(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 15 ikastetxe publikok kalitateari sariak jaso dituzte Hezkuntza departamentuaren eskutik asteazkena, 2018.eko abenduak 12


Maria Solana kontseilariak sare publikoko ikastetxeen %52ak kalitatezko sareetan parte hartzen dutela azaldu du eta D ereduko 7 ikastetxerekin osatutako sare berria nabarmendu du


Calidad

Maria Solana kontseilaria eta Roberto Pérez zuzendari nagusia saritutako ikastetxeetako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak, Maria Solana kontseilariaren eskutik, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egindako ekitaldian, “Kalitatearen konpromisoa”, “Kalitatezko Zentroa” eta “Zentroen Bikaintasuna” sariak eman dizkie Nafarroako Foru Erkidegoko ikastetxe publikoei. Oraingoan kalitatea hobetzeko 15 ikastetxe publikok egindako lana goraipatu da, nabarmentzekoa da gainera Kadinet sarearen baitan D eredua eskaintzen duten 7 ikastetxerekin sortutako sare berria.

Hiru kategorietan banatuta saria jaso duten ikastetxe publikoak honakoak izan dira: “Kalitatearekin Konpromisoa” jaso dute, Arguedaseko Sancho Ramírez HLHIP, Artaxoako Urraca Reina HLHIP, Caparrosoko Virgen del Soto HLHIP, Lizarrako Tierra Estella BHI, Lekunberriko Ibarberri HLHIP, Iruñeko Elorri HLHIP, Zubiriko Gloria Larrainzar Eugi HLHIP ikastetxeek; “Kalitatezko Zentroa” ziurtagiria Irunberriko LHI-LH institutuak jaso du.

Gainera, “Zentroen Bikaintasuna” saria jaso dute Azagrako Reyno de Navarra DBHI, Burlatako IB-LH, Cintruénigoko Otero de Navascués HLHIP, Lizarrako LHI, Noaineko Elortzibar DBHI, Iruñeko María Ana Sanz IB eta San Adrianeko Alfonso X El Sabio HLHIP ikastetxeek.

Sari banaketa ekitaldian ikastetxeetako zuzendaritza taldeetako ordezkariekin batera izan dira Nafarroako Eskola Kontseiluko eta Parlamentuko ordezkariak.

Maria Solana kontseilariak sareen kordinatzaile lanetan ari direnei, kalitate arduradunei, zuzendaritza taldeei, klaustroei eta, oro har, “Nafarroako hezkuntza hobetzeko egunero lanean ari diren guztiei egindako erabateko ahalegina eta ikastetxeen gestio sistemak aldatu eta hala emaitza hobeak lortzeko emandako bultzadari”, eskerrak eman dizkie. “Niretzat ohore handia da ikastetxe publikoaren kalitatea eta bikaintasuna nabarmentzen duen ekitaldi honen buru izatea”, gehitu du.

KADINET sareak 20 urte

Solana kontseilariak Kalitete-Sareak, KADINET, sortu zirenetik aurten 20 urte bete direla gogorazi du, “ikastetxeen kudeaketa hobetu eta zuzendaritza taldeen lidergotza bultzatzeko sei zuzendarik egindako lanari esker abiatu zen proiektua da”, azaldu du Solanak. Sare honen bitartez 30 tresna digital sortu dira euskaraz zein gaztelaniaz eta ikastetxeen banakako atentzioa eskaintzen da.

Egun Nafarroako ikastetxe publikoen 125 ikastetxek, %52ak parte hartzen dute kaliteatezko 18 sare ezberdinetan, “gehituz doan zifra da eta etorkizun hurbilean %100era heltzeko asmoa dugu”, gehitu du Solanak. Azkenik, aurtengo ikasturtean euskarazko kalitatezko sarera zazpi ikastetxe gehitu direla gogorarazi du. Ikastetxeok honakoak dira: Agoitzeko HLHIP-DBHI, Barañaingo Alaitz HLHIP, Iruñeko Hegoalde Ikastola HLHIP, Iñaki Ochoa de Olza DBHI, Iparralde DBHI, Sarrigurengo II Joakin Lizarraga HLHIP eta Uharte Arakileko San Miguel HLHIP.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa