(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 13 enpresa nafar sustatu ditu euskara beren funtzionamenduan sartzeko osteguna, 2018.eko abenduak 13


68.000 euro eskuratu dituzte guztira euskara-planak egiteko, horiek garatzeko edo neurri zehatzak martxan jartzeko


13 enpresa nafar izan dira 68.000 euro eskuratu dituztenak, Nafarroan kokatutako sektore pribatuko lantokietan euskararen erabilera eta presentziarako planak sustatzeko diru-laguntzen deialdiaren barnean.

Deialdia Euskarabideak jarri du martxan, eta Euskararen I. Plan Estrategikoa ekimenaren lehen ardatz espezifikoko helburuen barruan kokatzen da. Plana 2017an onartu zuen Nafarroako Gobernuak. Helburu horien artean dago euskararen erabilera, presentzia eta ikusgarritasuna areagotzea lantokietan, euskararen plan bat gauzatuz eta/edo aplikatuz edo plan horietatik kanpo neurri zehatzak ezarriz.

Hala, deialdiko hiru modalitateetan parte hartu dute 13 enpresa horiek. 1. modalitatea enpresarako lehen euskara-plan bat lantzera zuzentzen da, euskara mailaz maila entitatearen jardunean sartzen joateko, egoeraren analisia eta diagnostikoa, planaren diseinua, kronograma, ezarpena eta ebaluazioa eginda.

2. modalitatea aurrez ja plan bat zuten enpresentzako da, eta aurreikusitako jarduerak gauzatzea du helburu, plana ezagutzera emateko komunikazio-ekintzak egitearekin batera.  3. modalitatea, azkenik, ekintza zehatzak egitera zuzentzen da, euskararen aurretiazko planik gabe.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa