(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte Eskubideen Sailak 80.000 euroko diru-laguntza estra emango du, familia ugari eta kontziliaziorako osteguna, 2018.eko abenduak 13


Kopuru berria urte hasierako bi deialditan baimendutako 325.000 euroko diru-laguntzari gehitu diote


Gizarte Eskubideen Sailak 80.000 eurotan areagotu ditu familia ugarientzako eta behar espezifikoekin adingabeak dituzten familia-unitateentzako diru-laguntzak, bizitza pertsonala, familiarra eta laborala kontziliatzeko aukera izan dezaten.

Diru-laguntza honela banatuko da: 50.000 euro familia ugarientzat, ohiz kanpoko eta nahitaezko gastuak ordaintzen laguntzeko, hala nola erosketak eta entzumen- protesien ordezteak, agindu optikoak, ortopedia- eta ortodontzia-tratamenduak. Eta 30.000 euro kontziliaziorako, alegia, pertsona heldu bakar batek bere kargura haurrak dituenean eta haiek zaintzeaz arduratu behar duenean. Diru-laguntza horiek gastu-motaren eta familia-errentaren arabera ezarriko dira.

Kopuru berria urte hasierako bi deialditan baimendutako 325.000 euroko diru-laguntzari gehitu diote, honela banatu zena: 200.000 euro familia ugarientzat eta 125.000 euro (2017an baino % 25 gehiago), behar espezifikoekin adingabeak dituzten familiartekoentzat, kontziliatzeko aukera izan zezaten.

2017an, 876 familia ugari izan ziren onuradunak, eta 131 diru-laguntza bideratu ziren behar espezifikoekin adingabeak dituzten familia-unitateentzat, kontziliazioa errazte aldera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa