(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

English Weeken izena emateko epea abenduaren 18an itxiko da osteguna, 2018.eko abenduak 13


Ingelesa ikasi eta ingelesez bizitzeko programa Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzenduta dago


Hezkuntza Departamentuak 2.400 plaza deitu ditu, Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek ingelesa ikasteko egoitza bidezko murgiltze ikastaroetan parte hartzeko aukera izan dezaten. Izena emateko epea abenduaren 18an amaituko da.

Programa honen helburua da ikastetxe desberdinetako ikasleak astebetez elkarrekin bizi daitezen eta, aldi berean, eskola girotik kanpo ingelesa ikasi eta erabiltzeko motibazioa har dezaten. Programa hau ikasleen curriculumari atxikitako ohiko programaren errefortzua izanen da. Horren kariaz, komunikatzeko eta ikasteko hizkuntza bakarra ingelesa izanen da.

2019an, astebeteko 30 egonaldi antolatuko dira, eta txanda bakoitzean 80 ikasle inguruk parte hartuko dute. Egonaldi bakoitzak 5 eguneko iraupena izanen du, astelehenetik ostiralera, eta denbora horretan, Nafarroako ikastetxe desberdinetako ikasleak elkarrekin eta pentsio osoko erregimenean biziko dira egoitza hauetan:  Irunberriko “Sierra de Leyre” BHIak 18 txanda jasoko ditu 2019ko urtarrilaren 28tik ekainaren 14ra bitartean eta Lekarozko aterpe-egoitzak 12 txanda jasoko ditu 2019ko irailaren 9tik azaroaren 29ra bitartean.

Akonpainamendua

Ikasleek beraien ikastetxeko ingeles irakaslearen konpainian parte hartuko dute English Weeken, baina programa garatzeko behar adinako ingeles ezagutza duen beste irakasleren batekin batera egin ahalko dute. Ikasleak instalatu ondoren, talde txikietan antolatuko dira jarduera desberdinak (jarduera akademikoak, kirol arlokoak, aisialdikoak edo tailerrak) egiteko.

English Week programan parte hartu nahi duten ikastetxeek eskaera egiteko duten epea asteartean itxiko da, abenduak 18 (00:00etan). Horretarako, eskaera egiteko formularioa bete eta bidali beharko dute. Zalantza guztiak Departamentuaren webgune honetan eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko fitxan argitu ahalko dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa