(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoaren Mahai Sektoriala bildu da osteguna, 2018.eko abenduak 13


Administrazioak eta sindikatuen ordezkaritzak beste bilera bat jarri dute urtarrilerako, Nafarroako Polizien inguruko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen erregelamendu-garapenen lehentasuna erabakitzeko


Foruzaingoaren-agente bat trafiko kontrol batean ( irudia handitu )

Foruzaingoaren Mahai Sektoriala gaur goizean bildu da (hiru ordutik gora) Nafarroako Jauregian, pasa den azaroaren 30ean Maria Jose Beaumont lehendakariak eta Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilariak deialdia egin ondoren.

Administrazioaren ordezkari gisa, kontseilariarekin batera izan dira Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza; Foruzaingoaren burua, Torcuato Muñoz; Barneko Erregimen Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Nekane Ágreda; eta Funtzio Publikoko Lan Harremanen ataleko burua, Maider Setuáin.

Sindikatuen aldetik, APFko lau ordezkari eta ELA, CESIF-SPF, CCOO eta UGT sindikatuetako hiru ordezkari bildu dira.

Bilera kontseilariak hala erabakita egin da, Nafarroako Polizien inguruko azaroaren 19ko 23/2018 Lege berria indarrean sartu eta handik hiru astera (NAOn argitaratua azaroaren 20an, 224. alean).

Aurreko Mahaietako aktak onartzeaz gain, ondorengo gaiak jorratu dituzten bileran:

- 2019rako lan-egutegien negoziaketa.

- Proba fisikoak. Nafarroako Polizien inguruko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legeko Hirugarren Xedapen Iragankorra.

- Orduen poltsa.

- Lanpostuak baloratzeko azterketa.

Era berean, Administrazioko ordezkariek sindikatuen ordezkaritzak aurkeztutako hainbat gairen inguruko informazioa eman dute, mahaian eztabaidatzearekin batera:

- 79/2016 FD aurka erabakitzeke dauden errekurtsoen izapide-egoera.

- Foruzaingoaren erretiro aurreratuari buruzko espedientearen egungo egoera eta Estatu Gobernuak onartzeko aukerak.

- Nafarroako Gobernuak trafikoko eta bide-segurtasuneko eskumenak hartzea.

- OPE 2018ko ikuskatzaile eta ikuskariorde postuetara igotzeko lehiaketa-oposaketen egunak.

- Foruzaingoan izendapen askekoak eta bitartekoak izatera igaroko diren lanpostuak.

- 2017. urtearen amaiera aldera emandako optimizazio-neurriak lehengoratzeko aukera, parlamentuko taldeei eta justiziari dagozkienak (gauak).

- Segurtasun-neurriak bulegoen sarreretan, komisaria ezberdinetan eta ODAC-ean.

- Nafarroako polizien Foru Lege berritik eratorritako erregelamendu-garapen guztien negoziaketaren egutegia eta bigarren jardueraren erregelamenduaren egungo egoera.

Lanpostuen balorazioa

Administrazioaren eta langileen ordezkariek urtarrileko hirugarren astean berriro biltzea erabaki dute, Nafarroako Poliziaren aipatu Foru Legeko hainbat erregelamendu-garapenaren lehentasuna behin betiko erabakitzeko, sindikatuen ordezkariek Barne Zuzendaritzari haien lehentasunak jakinarazten badizkiote abenduaren 31 baino lehen. Mahaian esan den moduan, Barneko Zuzendaritza Nagusiak abenduaren 10ean aholkularitza-etxe bati agindu zion lanpostuak baloratzeko azterketa egiten hasteko, eta etxe hori datorren astean bilduko da sindikatuen ordezkaritza guztiekin eta bakoitzarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa