(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

42 gaztek amaitu dute nekazaritza-sektorean sartzeko INTIAk antolatutako ikastaroa osteguna, 2018.eko abenduak 13


Amaiera-ekitaldian, Elizalde kontseilariak adierazi du 2018ko lehen instalaziorako laguntza-deialdia 3,5 milioikoa izango dela


Elizalde kontseilariak parte-hartzaileekin ( irudia handitu )

Guztira 42 lagunek (12 emakume eta 30 gizon) parte hartu dute gazteak nekazaritza-sektorean sartzeko Foru Gobernuko Nekazaritzako Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutua sozietate publikoak Nafarroako Rural Kutxarekin elkarlanean antolatutako abeltzaintzako ikastaroan eta nekazaritzako beste ikastaro batean.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek gazte parte-hartzaileei diplomak emateko ekitaldian parte hartu du, eta, aurrez, eguerdian, Uharteko Don Carlo hotelean, ekintzailetzari buruzko jardunaldia egin da. Ekitaldian egon dira INTIAko kudeatzailea, Juan Manuel Intxaurrandieta, eta Pilar Larumbe, Gazteen Instalazioko INTIA taldeko dinamizatzailea.

Elizalde kontseilariak adierazi du datozen egunetan argitaratuko dela 2018. urterako laguntza-deialdia. Ildo horretan, nabarmendu du “Nafarroako Gobernuak legegintzaldi honetan %40 gehitu duela lehen instalaziorako laguntzen zuzkidura”. Zehazki, 2016ko eta 2017ko deialdietan, 3,5 milioi banatu ziren bakoitzean, eta, horri esker, urte bakoitzean 92 profesional sartu ziren. 2018ko deialdian ere zuzkidura bera izango da, eta, horrela, beste 92 profesionalen eskaerak artatu ahal izango dira. “Esan dezakegu, oraintxe bertan, Nafarroan nekazaritzan aritu nahi duten gazte guztiek, baldintzak betetzen badituzte, horretarako aukera izango dutela”.

Elizaldek emakumeen presentzia ere azpimarratu nahi izan du, “garrantzitsua bezain itxaropentsua baita. Emakumeek landa-munduan egin duten lana garrantzitsua eta erabakigarria izan da beti, baina askotan haien ekarpena oharkabean pasa da”. Hori dela-eta, “pozik” agertu da ikastaro horietan kopuru handiak parte hartu duelako, “laster zuen ustiapenen jabeak izango baitzarete”. Sektorean sartuko direnen %27a emakumeak dira, “portzentaje altua beste erkidego batzuetakoarekin alderatuta”, esan du kontseilariak.

Nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritutako ikastaroak

Nekazaritzako ikastaroa Erriberrin egin da eta abeltzaintzakoa Atarrabian. Ikastaroetan zehar, gazteek beren ustiapenaren inguruko hausnarketa egin ahal izan dute, nekazaritzako jardueran zein ustiapen-eredurekin sartuko diren jabetzeko. Halaber, lankidetza eta dibertsifikazioa bezalako alderdiak jorratu ahal izan dituzte, etorkizunerako bi erreferentzia-elementu izanik, eta landa-inguruneko berrikuntza eta autoestimua ere bai.

Horrez gain, erreferentziazko jardunbide egokien adibide moduan, nekazaritzako eta abeltzaintzako hainbat ustiapen bisitatu dituzte, haien lan-sistema, produkzio-eredua, belaunaldi-aldaketa edo berrikuntza direla-eta, jarraitu beharreko eredutzat hartuta. Modu berean, intxaurrondoen sail bat ezagutu dute eta produktua garbitzeko, lehortzeko eta ontziratzeko ondoren egiten den prozesua; ekoizpen ekologikoko baratza; karduen ustiapena eta barazki freskoa, garbia eta ontziratua merkaturatzen duen negutegia; Evenaren mahastiak, saiakuntzak eta bodega; Betizu arrazako behi autoktonoekin eta arrautza ekologikoak egiten dituzten oiloekin lan egiten duen familia-unitatea; eta ardi latxaren etxaldea eta dagokion gaztandegia.

Gazteak sektorean sartzeko ikastaroan 200 ordukoak izan dira, abuztuaren amaiera aldera hasi ziren, eta Gazteak Laguntzeko INTIA enpresa publikoa garatzen ari den Plan Estrategikoan sartzen dira. Parte hartu duten gazteak batez beste 30 urtekoak dira; gazteena 19 urtekoa.

Zehazki, nekazaritza-ikastaroan 21 gaztek (6 emakume eta 15 gizon) parte hartu dute, eta, besteak beste, arlo hauetan lan egingo dute: ekologikoa, baratze ureztatuko landareak, mahastiak, lehorreko zerealak, fruta-arbolak, olibondoak eta negutegiko baratzen haztegia. Haien ustiapenetan garatuko dituzten zenbait jarduera berriak izango dira; hala nola, Accionarentzako biomasa ekoiztea, landutako frutarekin marmeladak egitea, baratza eta haragitarako behiak jarduera mistoa, kipularen haziak ekoiztea Holandara esportatzeko, landare apaingarriak eta lorategiko lan ekologikoak, eta familiaren bodegarako mahats ekologikoa ekoiztea.

Bestalde, abeltzaintza-ikastaroan beste 6 emakumek eta 15 gizonek hartu dute parte. Haien lan-orientazioa ere askotarikoa izango da: esnetarako ardiak, haragitarako behiak, landako oilaskoak eta oiloak, esnetarako behiak, zaldiak, haragitarako ardiak eta ahateak. Jardueren artean, ustiapen bat bertako sagarrondoen hazkuntzan eta esnetarako latxa ardietan arituko da, beste bat esnetarako ardiekin gaztandegi eta guzti, eta beste batean Nafarroako Jaka bezalako bertako arrazekin egingo dute lan.

Ikastaroetan, jorratu diren gai ezberdinetan profesionalak, espezialistak eta erreferenteak diren 45 hizlarik hartu dute parte (25 INTIA enpresa publikokoak). Programetan moduluak landu dira, nekazaritza-sektorean lehen instalaziorako giltzarriak izanik; baita ere, laneko arriskuen oinarrizko prebentzioa, nekazaritza-enpresaren oinarrizko kontabilitatea, nekazaritza-enpresaren kudeaketa iraunkorra, nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenaren kudeaketa eraginkorra, eta ustiapenaren eta ekintzailetzaren diseinuko zeharkako modulu berria.

Prestakuntza-programa Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak batera finantzatu dute.

Ekintzailetza-jardunaldia

Gaurko jardunaldiari Pilar Larumbek eman dio hasiera; hau da, Gazteen Instalazioko INTIA taldeko dinamizatzaileak. Nekazaritzako Enpresak Sortzea bultzatzeko Zerbitzua lanean ari da belaunaldi-aldaketaren egungo arazoa konpontzeko, nekazaritza-sektorea gazteentzat erakargarri egiteko landa-herrietatik ez alde egitearren, eta emakumeen ahalduntzea bultzatzeko. Ondoren, Nafarroako Rural Kutxako Luis García eta Sergio López finantzaketak duen garrantziaz eta nekazaritza-sektorean lanean hasteko beharrezkoak diren gazteetaz aritu dira.

Jarraian, bi gaztek haien ekintzailetzako esperientzia arrakastatsuen berri eman dute. Leyre Iribarren sagarrondoen sail baten jabea da Oskotzen, eta Mikel Azkaratek familiarekin batera esne-behi ekologikoen ustiapena eta “Jauregia” gaztandegia kudeatzen ditu Anitzen. Segidan, Alberto Pardo, ekintzailetzako dinamiketan aditua, konplexurik gabe ekitearen inguruan aritu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa