(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Solana kontseilariak zaurgarritasunak eragindako eskola segregazioa prebenitzeko jardunaldi batean parte hartuko du Valladoliden osteguna, 2018.eko abenduak 13


Gaztela eta Leongo Hezkuntza kontseilariak gonbidatu du María Solana Arana hainbat erkidegotako kontseilariekin batera mahai-inguru batean parte hartzeko


Gaztela eta Leonek antolatuta jardunaldi bat egingo da bihar ostirala, abenduak 14, gizarte- eta hezkuntza-zaurgarritasunak eragindako eskola segregazioa errotik kentzeari eta prebenitzeari buruz. Ekitaldia irekiko du Gaztela eta Leongo Hezkutza kontseilari Fernando Rey Martínezek, Parlamentuko lehendakari Silvia Clemente Municio eta Secretariado Gitano Fundazioko zuzendari Isidro Rodríguez Hernándezekin batera.

María Solana Arana kontseilariak Valladolidera bidaiatuko du gizatalde baztertuenei buruzko elkarrizketa batean parte hartzeko, hain zuzen ere, hezkuntzara heltzeko arazo gehien duten pertsonei buruz. Zehazki, kontseilariak azpimarratuko ditu Aniztasunari Erantzuteko Planak ekarri duen aurrerapausoa eta hezkuntza beharrei zuzen erantzutearen garrantzia, hau da, gehiago behar dutenei gehiago ematea.

Irekieraren ostean, Europako Kontseiluko Arrazakeria eta Intolerantziaren aurkako Europako Batzordean Espainiako ordezkari den Sara Giménez Giménezek hitzaldi bat emango du hezkuntza beharrei buruz.

Ondoren, 11:45ean, mahai-ingurua egingo da ikasleen sarbideari, biziraupenari eta eskola arrakastari buruz. Solana kontseilariarekin batera, parte hartuko dute Gaztela-Mantxako Hezkuntza, Kultura eta Kirol kontseilari Ángel Felpeto Enríquezek, Galiziako Hezkuntza kontseilari Carmen Pomar Tojok, eta Murtziako Hezkuntza, Gazteria eta Kirol kontseilari Adela Martínez Cachák.

Solanak, era berean, PROEDUCAR-HEZIGARRI orientazio eta laguntza programa emango du ezagutzera. Bere funtsezko helburua da ikasle guztiek beharrezkoak diren gaitasun guztiak eskuratzea eskola porrota eta eskola uztea ekiditeko. Irakasleei zuzenduriko zenbait prestakuntza ekintza proposatzen ditu, bai eta ikastetxeen antolakuntzaren eta metodologiaren eraldaketa ere. Ministerioaren eta Europako Gizarte Funtsaren bermea jaso berri du. Gainera, inklusioaren alde Nafarroan abian jarritako beste lan ildo batzuen berri emango du, hala nola, eskola sustatzailearen irudia, irakasleriaren parte-hartzea, orientazio gida berria eta lankidetza sareak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa