Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Klima Aldaketaren Poloniako Goi-bileran, ildo horretan lanean ari diren beste eskualde eta herrialde batzuetako arduradunekin elkartu da
Elizalde kontseilaria eta zuzendari nagusia, Network of Regional Government for Sustainable Development sareko Vanessa Pulgarin eta Sara Kuptarekin batera.
(
irudia handitu
)
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek Klima Aldaketaren Poloniako Goi-bileran esan duenez, Nafarroa «bide onetik doa klima-aldaketaren aurkako borrokan». Bertan, ildo horretan lanean ari diren eskualde eta herrialdeetako arduradunekin elkartzeko aukera izan du.
Elizaldek tokiko erakundeen konpromisoa eta ekintza baloratu du klima-aldaketaren aurkako borrokan. Haren arabera, «ikusita zailtasunak izan direla Katowicen gobernuek Parisko Hitzarmenaren baldintzak berresteko, gero eta bistakoagoa da zeinen garrantzitsuagoa den tokiko erakunde eta eskualdeen ekintza eta konpromisoa klima-aldaketaren ondorioei aurre egiteko».
Elizalderen ustez, Goi-bilerak agerian jartzen du «tokiko erakundeen planteamendu eta neurriak izan daitezkeela benetan eraginkorrak zeregin honetan». Topaketaren azken ondorioen zain, bisita horrek «gure usteak berretsi ditu; alegia, Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orriarekin hasi genuen bidetik jarraitu behar dugula. Hari esker, 2015eko Parisko Hitzarmenaren helburuak erdiesteko behar den trantsizio ekologikorantz aurrera egin ahal izango dugu». Gogorarazi behar da Frantziako hiriburuan berotegi-efektuko gasen isurpenak murrizteko helburua ezarri zela, eta planetaren tenperatura 1,5 °C baino gehiago igo dadin saihestekoa.
Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Alderdien Biltzarrak 200 herrialde ingurutako ordezkariak bildu ditu abenduaren 2tik, Parisko Hitzarmenaren «letra txikia» deiturikoa ixteko asmoz. Gaur amaituko da COP 24, eta azken orduan ezagutuko dira hartuko diren azken erabakiak.
Nafarroan dauden klima-aldaketara egokitzeko proiektuen berri ematea
Kontseilariarekin batera, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi Eva García Balaguer eta Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkari Mikel Irujo izan dira Goi-bileran.
10ean eta 11n, Nafarroako ordezkariek hainbat mahai-inguru eta forotan hartu zuten parte klima-aldaketaren eta egokitzapenaren alde lanean ari diren beste erakunde, talde, gobernu eta eskualderekin batera. Hala, Eskualdeen Batzordeak emandako lekukoa hartu dute toki-erakundeen eta eskualdeen enbaxadore izateko eta Foru Komunitatean orain arte egin dena azaltzeko.
Nafarroa The Climate Group taldean eta Under2 koalizioan dago. The Climate Group nazioarteko talde bat da eta klima-aldaketaren inguruan egiten du lan. Under2 koalizioa, bestalde, 43 herrialdetako 205 estatu eta eskualdetako gobernuren aliantza da eta berotegi-efektuko gasak murriztea du helburu. Bi erakunde horien jardueren barruan, Nafarroako ordezkariek Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orria 2017-2030 (KLINA) aurkeztu ahal izan du, LIFE NADAPTA, proiektuaren lehenengo urtearen balantzea ezagutarazi, hondakinei buruzko foro espezifiko batean parte hartu Nafarroako foru-lege berria azaltzeko, eta Iberoamerican Network of Climate Change Offices (RIOCC) sarea ezagutu.
Halaber, COP 24k 10ean egin zuen Gener Day egunaren harira, Elizalde kontseilariak eta zuzendari nagusiak #EMAKUMEOKLIMA adierazpena azaldu zuen, Nafarroak urrian Iruñean egin zen Emakumeak eta Klima Aldaketa topaketan hartu zuen konpromisoa. Gainera, Ngr4SD sarearekin elkartu ziren, ekimen hori zabaldu eta ezagutarazi nahi baitu, hain zehatza izanik, aurrerapen handia izan dezakeelako klima-aldaketaren eta generoaren garapen tematiko osoan; izan ere, gai horiek Nazio Batuen Erakundearen (NBE) 2030eko agendako garapen jasangarriaren helburuen barruan daude.
Azkenik, Nafarroako ordezkariek beste arlo batzuetan ere egin zuten lan (esaterako, klima-aldaketarako egokitzapena baso-kudeaketan) Suitza eta Txile buru izan dituen saio batean, baita elikagaiak xahutzeari eta hondakinei buruzko eztabaida batean ere, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) antolatutakoa, Poloniako Elikadurako ministroaren gidaritzapean.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen