(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak Irakaskuntza praktiketako I. Bikaintasunaren Sariak eman ditu gaur ostirala, 2018.eko abenduak 14


Ikastetxe kolaboratzaile eta irakasle bikaina kategorietako errekonozimenduak banatu ditu


Bikaintasunaren Sariak jaso dituzten irakasleak.

Bikaintasunaren Sariak jaso dituzten irakasleak. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuko Unibertsitate eta Hezkuntza Errekurtsoen Zuzendaritza Nagusiak gaur goizean Irakaskuntza praktiketako I. Bikaintasunaren Sariak eman ditu. Sariok Haur Hezkuntzako irakasle graduko, Lehen Hezkuntzako irakasle graduko zein Bigarren Hezkuntzako, Batxilergo, Lanbide Heziketa eta Hizkuntzen irakaskuntzarako unibertsitate masterreko ikasketetan egindako praktikei daude zuzenduak. Errekonozimenduak ikastetxe kolaboratzaile eta irakasle bikaina kategorietan banatu dira.

Hezkuntza Departamentuko areto nagusian izan den ekitaldian parte hartu dute sariok aukeratu dituzten epaimahaiko kideek: Nekane Oroz, Unibertsitate eta Hezkuntza Errekurtsoen zuzendari nagusiarekin batera, bertan izan dira Cristina Bayona, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle, lan eta ekintzailetza arloko errektoreordea; Tomás Gómez-Acebo, Nafarroako Unibertsitateko ikasleen errektoreordea; eta, Covadonga Romero, Iruñeko UHUNeko idazkari nagusia.

Nekane Oroz, Unibertsitate eta Hezkuntza Errekurtsoen zuzendari nagusiak azaldu duenez, sari hauek helburu bikoitza dute, “batetik ikastetxeek eta irakasleek unibertsitateko titulazio horien praktika kurrikularrak garatzeko egiten duten lanari errekonozimendua eskaintzea eta Gradu eta Master ikasketa horietan bikaintasuna bultzatzea”.

Sarituak

Ikastetxe kolaboratzaileen arloan Haur Hezkuntzako irakasle gradua egiten duten ikasleak jaso dituztenen artean saria jaso dute Antsoaineko Ezkaba HLHIP-k, Lehen Hezkuntzan Iruñeko San Francisco HLHIP ikastetxeak eta masterreko ikasleak jaso dituztenen artean Iruñeko Plaza de la Cruz BHI-k. Ikastetxe horiek 2.000 euroko saria jaso dute, “Nafarroako irakaskuntzarekiko erakutsitako konpromezuaren eredu izateagatik”.

Irakasleen bikaintasuna sariak praktikak egin dituzten ikasleek euren tutoreen lanaren inguruan osatutako galdetegietan jasotako informazioa kontuan hartuz erabaki dira. Ikasleek beste hainbat gairen artean, irakasleek klaseak prestatzeko modua eta dinamika, sormena, ikasleekin duten hartu emana, teknologia berrien erabilera edota ezaugarri ezberdineko ikasleekin duten harremana baloratu dute. Sari horiek kategoria ezberdinetan banatu dira.

Haur Hezkuntzako irakasle gradua egiten duten ikasleen tutore izan direnen artean, lehen saria jaso du Iruñeko Mendigoiti HLHIP-ko Inmaculada Gutierrez Garcia tutoreak, lehen akzesita Beriango HLHIP-ko Marta Rubio Venturak eta bigarrena Iruñeko Bernat Etxepare HLHIP-ko Olaia Juarez Goñik.

Lehen Hezkuntzako irakasle gradua egiten duten ikasleen tutoreen artean, lehen saria Iruñeko Sagrado Corazón Ikastetxeko Sergio Moleres Tabarrek jaso du, lehen akzesita Iruñeko Doña Mayor HLHIP-ko Laura Amatrian Vidondok eta bigarrena Tafallako Garces de los Fayos Ikastolako Edurne Arambilet Diezek.

Azkenik, masterreko ikasleak gidatu dituzten tutoreen artean lehen saria Tafallako Sancho III el Mayor BHIko Sabela Vazquez Paradelarentzako izan da, lehen akzesita Iruñeko Nuestra Sra. del Huerto Ikastetxeko Lucía De Abajo Ardanazentzako eta bigarrena Iruñeko San Ignacio Ikastetxeko José Manuel Martínez Ilundainentzat.

Lehen saria 1.000 euroko saria izan da eta akzesitak 500 eurokoak.

Azkenik, praktikak egin dituzten eta galdetegiak bete dituzten ikasleen artean iPad bat zozketatu da eta hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko Miren De Miguel Velaskok jaso du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa