(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak oposaketa deitu du atezainaren 24 plaza hornitzeko astelehena, 2018.eko abenduak 17


Eskaerak urtarrilaren 16ra bitarte aurkez daitezke; probak 2019ko maiatzean hastea aurreikusten da


Nafarroako Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuak oposaketa deitu du atezain lanposturako 24 plaza hornitzeko, funtzionario-erregimenean, eta lehen aldiz D mailan, iraungitako E mailaren ordez, urriaren 24ko 1/2018 Foru Lege Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen arloko neurrien ingurukoa, aplikatzearen ondorioz. Neurri horiek urriaren 4an adostu zituen Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilaria den Maria Jose Beaumontek LAB, CCOO eta UGT sindikatuekin.

Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari orokorrak azaroaren 20an emandako 2782/2018 Ebazpenaren bidez onartu da, eta gaur argitaratu dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO, 241 zk., 2018ko abenduaren 17koa). 2017ko enplegu publikoaren eskaintzari dagokio, abenduaren 20ko 116/2017 Foru Dekretu bidez onartua.

Hautapen-prozesuan parte hartu nahi dutenek eskaera telematikoki aurkeztu beharko dute  Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen eta Izapideen Katalogoan dagokion fitxaren bitartez, bihartik hasi (azaroak 18) eta 2019ko urtarrilaren 16ra bitarte.

Plaza hutsak honela banatuko dira: hamar plaza txanda librean, hamaika plaza sustapen-txandan eta hiru plaza erreserba-txandan, ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzat. Sustapen-txandako plazak hutsik geratzen badira hautapen-probetan gutxienez eskatutako puntuazioa ez lortzeagatik, txanda librekoetara batuko dira.

Oposaketaren garapena

Oposaketan bi froga egingo dira: lehenengoan, idatziz erantzun beharko da test erako 80 galderako galdetegia, gai orokorrei buruzkoa (estatuko eta foru komunitateko legedia) eta gai espezifikoaren ingurukoa (lanpostuaren berezko lanak: mekanika, iturgintza, berogailua, pintura, e.a. ).

Galdetegi hori gainditzen dutenek bigarren froga egin beharko dute; alegia, hitzezko gaitasuna, zenbakizkoa, ortografia eta pertzepziozko trebetasunari buruzko 80 galderako galdetegia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa