(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Plastikoa kentzeagatik Hezkuntzak eta Mankomunitateak txorrotako urarekin topa egin dute astelehena, 2018.eko abenduak 17


Plastikozko edalontzi eta botila denak kendu ditu aurtengo ikasturtean Departamentuak


Ura

María Solana kontseilaria eta Aritz Ayesa mankomunitateko presidentea. ( irudia handitu )

Ikasturtea hastearekin batera plastikozko botila denak kentzeko erabakia hartu du Hezkuntzak. Departamentuko pasabide eta txoko askotan zeuden ur-tragoxka hartzeko plastikozko botila handi elektrikoak plastikozko edalontziekin. Krisi garaian kopuruz gutxitu ziren arren, plastikozko 19 litroko botila handi batzuk gelditzen ziren Kabinete eta Zuzendaritza nagusien bulegoetan. Horren erakusgarri txorrotako urarekin topa egin dute gaur Hezkuntza kontseilari Maria Solana Aranak eta Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari Aritz Ayesa Blancok.

Iruñerriko Mankomunitateak orain, botilak kenduta plastikoa murrizteko erabakia errazteko asmoz, Hezkuntzari hainbat ur-pitxar oparitu dizkio. “Txorrotako ura” dioten litro beteko kristalezko pitxarrak dira eta lanpostuetan erabiltzeaz gain, prentsa aurrekoetan eta aurkezpenetan ere jartzen ditu Hezkuntzak. Aldiro-aldiro txorrotako urarekin bete eta berrerabiliz. Eta plastikozko urari agur esan diote Iruñeko Hezkuntza Departamentuaren eraikinean.

Horregatik, Maria Solana Arana kontseilaria eta Aritz Ayesa Blanco Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak txorrotako urarekin topa egin dute gaur Hezkuntzako klaustroan bertan. Ingurumenaren konzienziazioan diharduten erakunde biei, eredugarri izatea dagokielako.

Biek ala biek, urte amaierako sasoia aprobetxatuta, datozen egunotako ospakizunetan plastikoaren kontsumo arduratsua egin eta ura txorrotatik edatera gonbidatu dute jendartea.

Festa jasangarriak eta urte berri ona desiratu dute modu honetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa