(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak behin behineko irakasleak egonkortzea planteatu du
astelehena, 2018.eko abenduak 17


Neurria foru dekretu bidez arautuko da, mahaian negoziatu ondoren


Hezkuntza Departamentuak aldi baterako irakasleen kontratuak egonkortzeko aukera mahaigaineratu du gaur sindikatuetako ordezkariekin izandako bileran. Era horretan, irakasleen kontrataziorako kudeaketa tradizionalarekin amaituko litzateke.

Ekimenaren helburua ikastetxeetako lan-taldeak egonkortzea da eta horretarako kontratuak abuztuaren 31n ez etetea litzateke modua. Ondorioz, irakasleek ez lukete jarduera-plaza urtero aukeratu behar izango, gaur egun bezala, baizik eta plaza hori bete bitartean bertan izateko aukera izango lukete. Funtzionario batek, oposizio bitartez ala leku-aldatze lehiaketa bidez, plaza hartu arte edo beharrizan hori eragiten duen arrazoia desagertu arte hartuko luke plaza aldi bateko irakasleak.

Neurria, beti ere, foru dekretu bidez arautuko da, mahai sektorialean negoziatu ondotik. Hala ere, sindikatuek begi onez hartu dute ekimena. Izan ere, abuztuan gehiengo sindikalak sinatu zuen Hezkuntza Publikoaren Kalitatea hobetzeko hitzarmenak aurreikusten du lan-taldeak egonkortzeko neurri zehatzak hartzea, hezkuntza publikoaren kalitatea hobetzen joateko. Era berean, ikastetxeen funtzionamendu eta antolaketa ere hobetzen lagunduko luke neurriak, baita ikasleei eta familiei begira ere.

Neurria 3.500 irakasleri baino gehiagori eragingo lioke; gaur egun foru erkidegoko ikastetxe publikoetan ari diren behin behineko irakasleei, alegia.

Hitzarmenaren betetze-maila

Mahai sektorialaren aurretik, hitzarmenaren jarraipen batzordea eratu dute ituna bera sinatu zuten sei sindikatuetako kideek eta departamentuko ordezkariek. Ondoren, dagoeneko indarrean jarri diren neurriak eta aurrerantzean emango diren urratsak birpasatu dira. Oro har, departamentuak oso positibotzat jo du hitzarmenaren betetze-maila.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa