(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mendialdea Mankomunitateak garbigune berri bi izango ditu gaurtik aurrera Leitza eta Goizuetan astelehena, 2018.eko abenduak 17


Elizalde kontseilariak inauguratu du etxeko hondakin berezientzako instalazio berria


Ikasleek hondakin bakoitza dagokion lekuan nola utzi duten ikusi du gaur Elizalde kontseilariak Leitzako Puntu Garbian. ( irudia handitu )

Gaurtik hasita etxeko hondakin arriskutsuentzako garbigune bat izango du Mendialdea Mankomunitateak, bi kokalekutan: Leitzan bat, eta Goizuetan bestea. Arana, Areso, Goizueta, Larraun, Leitza eta Lekunberriko biztanleei emango die zerbitzua, eta Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren finantziazioa jaso du.

Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizaldek inauguratu du Leitzako instalazio berria gaur goizez, Leitzako Erleta ikastetxe publikoko Lehen Hezkuntzako bigarren mailako haurrek lagunduta. Hala, garbigune berriaren estreinaldian parte hartu ahal izan dute haurrek. Gune berria etxeko hondakinen aukeraketa eta metaketara dago zuzenduta, zehazki etxeko hondakin arriskutsuetara, etxeetako tamaina txikiko obretara eta inausketara.

2018 eta 2019 urteen artean Foru Komunitateko geografia osoko 11 mankomunitatetako garbiguneetan egingo diren inbertsioen artean (3,5 milioi euro guztira) dago instalazio berria. Garbigune berri hauek Tokiko Inbertsioen Planeko funtsetatik (2,8 milioi euro) eta Hondakinen Partzuergoko eta Iruñerriko Mankomunitateko funtsetatik (0,7 milioi euro) finantzatuko dira. Kokaleku bi dauzkan garbigune berri honen kasuan 118.982,18 eurotakoa da gastu osoa. Gastuaren % 73,5 Nafarroako Gobernuak finantzatu du, Tokiko Inbertsioen Planaren bitartez, eta gainerako % 26,2a Hondakinen Partzuergoak.

Garrantzitsua da azpimarratzea hondakin mota horiek direla zuzen kudeatzeko orduan zailtasun gehien aurkezten dutenak; hortaz, estrategia bateratua ezarriko da Foru Komunitateko garbigune guztietan. Horretarako, berariaz prestatuko dira langileak eta sistema informatiko berritzaile bat ezarriko da, hondakinaren bizitza-zikloaren jarraipena egiteko aukera emango duena.

Inaugurazio-ekitaldian izan dira baita Unai Loiarte Mendialdea Mankomunitateko lehendakaria, Iñaki Urrizalki Nafarroako Hondakinen Partzuergoko gerentea, Ur Alguero Aresoko alkatea eta Jose Javier Barberena Larraungo alkatea, eta Mendialdea Mankomunitatea osatzen duten tokiko erakundeetako ordezkariak.

Garbigune berria eta materia organikoaren kudeaketa egokia

Elizalde kontseilariak hondakinak gutxiagotu eta berrerabilpenari bidea irekitzearen garrantzia nabarmendu du bere hitz-hartzean. Ildo horretatik, Nafarroako Hondakinen Plana 2017-2027 aipatu da, horren barnean baitago gaur aurkeztu den zerbitzua. Hondakinen % 65 gaika tratatzeko apustua egiten du planak, eta, tamaina txikiko eta kudeaketa zaileko etxeko hondakinen kasuan, garrantzitsua da mota honetako instalazioen kopurua areagotzea, hondakinen bilketa handiagotu eta gainerako gaikako bilketen kalitatea hobetzeko.

Elizaldek aipatu du garbigune honekin “osatu egiten direla Mendialdeak hondakinak egoki kudeatzeko behar dituen instalazioak, batez ere zailtasun gehien erakusten duten hondakinen kasuan”, baina bereziki nabarmendu nahi izan du “Mankomunitateak materia organikoa biltzeko abiatutako lan eskerga”. ‘Erein ohitura, egin konposta’ kanpainari erreferentzia egin dio horrela, zeinak beren etxeetan materia organikoa banatzera animatzen dituen biztanleak.

Materia organikoa “da bereziki azpimarratu eta landu nahi dugun alderdietako bat, Hondakinen Planak eta Foru Legeak markatzen digun bezala; izan ere, gure hondakinen % 45 inguru da materia organikoa eta modu errazean birzikla daiteke konpostean. Zuen Mankomunitateak argi dauka eta abiatu du jada lan hori, ekainean onartu zen 2018-2020 kudeaketarako planarekin, zeinak helburu gisa markatzen duen materia organikoa % 100ean kudeatzea konpostaren bitartez. Bidea hori da, legeak ezartzen dizkigun helburuak lortzen joateko: materia organikoaren % 50eko bilketa 2022. urterako, eta % 70ekoa 2027rako”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa