(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak kolesterolaren kontrako sendagaiak hartzen dituen 75 urtetik gorako 9.000 pertsonari azterketa egiteko programa hasi du astelehena, 2018.eko abenduak 17


Farmaziako zuzendariordeak, Nafarroako Ospitale Guneko zerbitzuak eta Lehen Arretako gerenteak estrategia bat bultzatu dute, 75 urtetik gorako pertsonen % 40ak hartzen dituen sendagai horien erabilera optimizatzeko


Kanpainaren kartela. ( irudia handitu )

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak (SNS-O) kanpaina bat hasi du, estatina eta ezetimiba izenez ezagunak diren kolesterola murrizteko sendagaien erabilera optimizatzeko xedez. Horretarako, Nafarroan sendagai horiek hartzen dituen 75 urtetik gorako 9.000 pertsonari, hots, biztanleriaren % 40ari, jarritako tratamendua aztertuko da.

SNS-Oren Farmaziako zuzendariordeak bultzatu du ekimena, eta, horretarako, lehen mailako arretako farmazialariak, geriatrak eta familiako medikuak bildu ditu, sendagai horien agindua egokitzeko estrategia bat sortzen elkarlanean aritu direnak.

SNS-Ok informaziozko diptikoak argitaratu ditu “Medicamentos para el colesterol… ¿para toda la vida? / Kolesterolarendako sendagaiak… bizitza osorako?” izenburuaren pean, euskaraz zein gaztelaniaz. Nahi duenarentzat, foru-erkidegoko osasun-zentro eta kontsultategietan egongo dira.

Liburuxkek azaltzen dute zein kasutan gomendatzen den sendagai horiek hartzea, eta noiz utz diezaioketen beharrezko izateari. Haien erabilerari lotutako kontrako efektuei buruzko informazioa eta arrisku kardiobaskularra murrizteko aholkuak ere jasotzen dituzte, horien artean erretzeari uztea, dieta osasungarria egitea, ariketa fisikoa egitea, pisu orekatua mantentzea eta gatz- eta azukre-kontsumoa murriztea.

“Estatinak” eta ezetimiba, erabilienak

Gehien erabiltzen diren sendagaien artean "estatinak" (atorvastatina, simvastatina, fluvastatina, lovastatina, pravastatina, rosuvastatina, pitavastatina) eta ezetimiba daude. Egiaztatuta geratu da sendagai horiek onuragarriak direla arazo kardiobaskularrak murrizteko, aurretiaz arazo kardiobaskular bat izan duten gaixoen kasuan bereziki (miokardio-infartua, etab.) Baina azterketa batzuk iradokitzen dute guztizko kolesterol-maila baxuek 80 urtetik gorako gaixoen hilkortasun-tasa areagotzen dutela. Gainera, sendagai horiek kontrako efektuak eragin ditzakete, esaterako muskuluetako mina –kasu batzuetan gaixoa ezgaitu dezakete edo haren egunerokoari eragin diezaioke–, diabetesaren intzidentzia areagotzea, giltzurrun-gutxiegitasuna, begi-lausoak, narriadura kognitiboa eta funtzio hepatikoaren asaldura.

Bestalde, aipatu behar da adinarekin kolesterolak garrantzia gutxiago duela arrisku kardiobaskularreko faktore gisa. Ildo horretatik, Familia eta Erkidegoko Medikuntzaren Espainiako Sozietateak 2014an gomendatu zuen “ 75 urtetik gorako pertsonen kasuan, hiperkolesterolemiaren farmakologia-tratamendua modu sistematikoan ez agintzea arazo kardiobaskularren lehen mailako prebentziorako”.

Erabakiak hartzen laguntzea

El SNS-Ok medikuei erabaki farmakoterapeutikoak hartzen laguntzeko sistema bat du, eta, horren bidez, jakin dezakete kolesterolaren kontrako sendagaiekin tratamendu jarraitua duten pertsonetako batzuk noiz utz diezaioketen sendagai horiek hartzeari. Informazio hori oinarri hartuta, tratamendua berrikus dezakete, eta, egoki baderitzote, etetea edo jarraitzea gomendatu.

2017ko abenduan, SNS-Ok antzeko kanpaina bat hasi zuen "urdail-babesle” izenez ezagunak diren sendagaien erabilera optimizatzeko, horien erabilera aproposa ez zen pertsonengan.  Gaurko egunez 5.000 pertsonak sendagai horiek hartzeari utzi dio, eta, horrenbestez, argi geratu da osasun-arloko profesionalek zein gaixoek sendagai horiei erabilera egokia emateko interes berdina daukatela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa