(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irabazi asmorik gabeko erakunde edo fundazioen herri-kultura tradizionala hedatzeko proiektuak diruz lagunduko ditu Kultura Zuzendaritza Nagusiak asteartea, 2018.eko abenduak 18


Diru-laguntzen zenbatekoa 80.000 eurotakoa izango da, "Sustraiak-Raíces 2019" deialdiaren barnean


Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundeak diruz lagunduko ditu irabazi asmorik gabeko erakunde edo fundazioak, 2018ko azaroaren 1etik 2019ko urriaren 31a bitartean herri-kultura tradizionala hedatzeko proiektuak gauzatzeko.

Astelehen honetan eman da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean Sustraiak-Raíces programaren deialdia. 80.000 eurotako zenbatekoa izango du eta tradizioan eta folklore nafarraren barnean kokatzen diren adierazpenen sustapena eta hedatzea helburu duten proiektuak laguntzea izango du xede. Eskabideak aurkezteko epea datorren urtarrilaren 2an ireki eta urtarrilaren 31an itxiko da, bi egun horiek barne.

Sustapen- eta hedatze-jardueratzat hartuko dira ikuskizunak, erakusketak, jaialdiak, jardunaldiak, hitzaldiak eta antzekoak, Nafarroako herri-kultura tradizionala hedatu eta bultzatzera zuzenduak. Irismen sozial eta inklusiboa izan beharko dute, gizarte-ehunaren sorrera, mantentzea eta sustapena bultzatu beharko dute, eta herritar guztiei zuzenduak egon beharko dute. Deialditik kanpo geldituko dira zaindarien jaiak, inauteriak, tokiko jaiak, prozesioak edo erlijio-izaerako beste edonolako agerraldiak.

Laguntzak lortzeko baldintzak

Onuradunek irabazi asmorik gabeko elkarte edo fundazio izan beharko dute eta beren estatutuetan jaso beharko dute xede eta helburu dutela herri-kultura tradizionala hedatzeari lotutako jardueren gauzatzea, 1. oinarrian xedatutakoarekin bat etorrita. Gainera, 2018ko urtarrilaren 1a baino lehen fundatuak izan beharko dute, eta gizarte- eta zerga-helbidea Nafarroan izan beharko dute.  Erakunde bakoitzak proiektu bakarra baino ezingo du aurkeztu.

Deialditik kanpo geldituko dira berariaz tokiko erakundeak, horien erakunde autonomoak, enpresa-erakunde publikoak, fundazioak eta parte handiena tokiko erakundeek osatzen duten sozietate publiko parte-hartuak, eta bai Nafarroako 2019rako aurrekontu orokorretan izendun partida daukaten erakundeak. Horiez gain, deialditik kanpo geldituko dira baita Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan izena emanda dauden museoen eta bilduma museografikoen titularrak, izaera iragankorra dutenak barne.

Diru-laguntzaren zenbatekoa

Proiektu bakoitzari emango zaion diru-laguntzaren zenbatekoa ezingo da, inola ere, onartutako aurrekontuaren % 70a baino handiagoa izan. Onartutako aurrekontu horren zenbatekoa honela lortuko da: erakundeak berak aurkeztutako aurrekontuari diruz lagun ezin daitezkeen gastuei dagokien zenbatekoa kenduko zaio, oinarrietan ezartzen denarekin bat etorrita. Bestalde, erakunde bakoitzari eman dakiokeen zenbatekoak ezingo du 9.600 euro baino handiagoa izan (deialdi honi esleitutako guztizkoaren % 12a).

Laguntza-eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira derrigorrean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.navarra.es); horretarako, ziurtagiri digitalaren edo DNI-PINaren bitartez identifikatu beharko da.

Eskabidea aurrez aipatutako moduen bitartez aurkezten ez bada, ez aurkeztutzat hartuko da. Dena den, eskabidea beranduago modu elektronikoan aurkezteari kalterik ez dio egingo. Kasu horretan, eskabide elektronikoaren data izango da baliozko aurkezpen-data bakarra.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa