(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak enpresen gizarte-erantzukizunari buruzko InnovaRSE estrategia 2018an aplikatu duten enpresak aldarrikatu ditu asteartea, 2018.eko abenduak 18


Ayerdi lehendakariordeak erakundeen berrikuntza sozialarekiko konpromisoa egiaztatzen duen diploma bana eman die 55 konpainiari


El vicepresidente Ayerdi e Izaskun Goñi, con representas de las empresas premiadas.

Ayerdi lehendakariordea eta Izaskun Goñi, saritutako enpresen ordezkariekin. ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik 2018an InnovaRSE metodologia ezarri duten 55 nafar erakunde aitortzeko diplomak banatu ditu gaur eguerdian. Sistema honek Enpresen Gizarte Erantzukizuna pixkanaka-pixkanaka aplikatzea sustatzen du.

Ekitaldian, 32 erakunderen aipamen berezia ere egin da, horietako batzuk sektore publikokoak direlarik, beraien ohiko jardunean gizartearen mesedeko estrategia honekin loturiko tresnak edo esperientzia pilotuak abian jartzeagatik. Enpresen Gizarte Erantzukizuna, "enpresek merkataritza-eragiketetan nahiz solaskideekiko harremanetan gizarte eta ingurumen mailako kezkak beren borondatez kontuan hartzea da”, Europako Batzordeak 2001ean emandako definizioaren arabera.

Lehendakariorde ekonomikoak ekitaldia ireki ondoren, Lan Zerbitzuko zuzendari Javier Zubicoak S· estrategiari atxikitako erronketako bat aipatu du: Enpresa Kultura Berria. Horren harira, Lan Zerbitzua da 2018an Nafarroako Gobernuaren aipamena jaso duten erakundeetako bat.

Jardunaldian, halaber, Enpresa Gizarte Erantzukizunaren arloan eta genero-berdintasunean nahiz lana eta familiaren arteko uztarketan 2018an egindako aurrerapenak aurkeztu dira. Horrez gain, EGEa autonomoen jardunean eta sektore publikoan bultzatzeko eta metodologia Europako joera berrien arabera eguneratzeko lanak aurkeztu dira.

Foru Gobernuak sortutako InnovarSE kudeaketa-sistema iraunkortasuna etengabeko hobekuntza-prozesuaren barnean sistematikoki sartzea errazten duen tresna bat da. Enpresei laguntzen die erantzukizun sozialeko alderdiak beraien epe ertain eta luzeko estrategian jasotzen, bai eta epe laburreko eguneroko lanean ere.

Zehazkiago esanda, hamar alderdi lantzen dira enpresako hiru dimentsiotan: ekonomikoa, ingurumenekoa eta maila sozialekoa. Metodologiak lau fase hartzen ditu: enpresaren egoeraren diagnostikoa osatzea Enpresako Erantzukizun Sozialaren arloan, jarduera-plan bat idaztea eta ezartzea, iraunkortasun-memoria lantzea eta hobekuntza-zikloak egitea.

Nafarroako ia 400 enpresa eta erakunde (386, zehazkiago esanda) inplikatu dira InnovaRSE programaren alderdietako batean 2009an inplementatu zenez geroztik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
DIPLOMASINNOVARSE2018.pdf
MENCIONINNOVARSE2018.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa