(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ezkabatik ihes egindako hiru lagunen gorpuzkinak Etulainen (Anue) aurkituta, 84 biktima berreskuratu dira dagoeneko asteazkena, 2018.eko abenduak 19


Bizilagun baten lekukotza funtsezkoa izan da gorpuzkinak aurkitzerakoan; hilerriko hezurtegian zeuden


El forense Francisco Etxeberria, con los restos humanos encontrados.

Paco Etxeberria auzitegiko medikua, aurkitutako gorpuzkiekin. ( irudia handitu )

1936ko kolpe militarreko hiru biktimaren gorpuzkinak aurkitu dituzte Etulaingo hilerriko hezurtegian, Anue ibarrean. Modu horretan, eraildako pertsonak eta 2015az geroztik berreskuratutakoak 84 dira guztira. Lanak pasa den asteburuan egin zituzten, Nafarroako Gobernuak Aranzadi Zientzia Elkartearekin sinaturiko hitzarmenaren barruan.

Prozesu horretan, beste behin, funtsezkoa izan da gertaerak bizi izan zituen pertsona baten kontakizuna; hots, Fermina Iraizoz herriko bizilagunarena. Elkarteak jasotako lekukotzaren arabera, 1938ko maiatzaren 27an —eguna ondo gogoratzen zuen, bere urtebetetzea egun horretan izateagatik—, falangistek larreetan harrapatutako hiru iheslari eraman zituzten herrira. Burutaingo (Anue) Lucía Larramendik ere horrela berretsi zuen, janaria eta ura eman baitzizkien Etulain (Anue) aldera zihoazen harrapatutako hiru pertsonari.

20-23 urte arteko gazteak, Bilbokoak zirela esan zutenak, leku berean fusilatu eta lurperatu zituzten. Olagueko (Anue) saihesbidea hazteko lanak zirela-eta, 1999. urtean, hondeamakinak gorpuzkinak aurkitu zituen, eta hilerriko hezurtegian sartu zituzten pisu handiko lauza baten azpian. Horien artean, hiru burezur aurkitu dituzte balak eragindako zuloarekin, haiengan gauzatutako indarkeriaren lekuko. Gorpuzkinak laborategira eraman dituzte ondoren analizatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa