(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak onetsitako beste gai batzuk
asteazkena, 2018.eko abenduak 19


Nabarmentzekoa da Babes Zibileko eta Larrialdien Atentziorako foru legearen berritzea


Babes Zibilerako eta Larrialdien Atentziorako foru legea berritzeko akordioa

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Babes Zibileko eta Larrialdien Atentziorako, uztailaren 1eko, 8/2005 Foru Legea aldatzeko Laukoak aurkeztutako Foru Lege proposamena kontuan hartzea onartu du akordio bidez.

8/2005 Foru Legea indarrean izan den 13 urteetan atzemandako gabeziek eta egungo larrialdien gestio zein atentziora moldatzeko beharrak 8/2005 Foru Legea, uztailaren 9ko 17/2005 Babes Zibileko Sistema Nazionaleko Lege berrira moldatzeko beharra eragin du.

Iruñeko liburutegietako arduradunak mugi daitezke hiriburuko beste batzuetara

Iruñeko liburutegietako arduradunak mugitu ahalko dira hiriburuko beste batzuetara. Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutako akordioan aintzat hartzen da, 215/1985 Foru Dekretuaren modifikazio proiektua, dekretu horrek Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Araudia onartu zuen. Exekutiboak hartutako akordio honen ondoren, testua Nafarroako Kontseilura bidaliko da irizpena eman dezan.

Gogoratu beharra dago, aurreko araudiaren arabera, herri zehatz bateko liburutegietako langileak bakarrik mugi zitezkeela Nafarroako beste herri batzuetako liburutegietara.

Villafrancako herri-lurren 30.891m2 desafektatzea onartuta

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran bi akordio onetsi ditu zeinaren arabera Villafrancako herri-lurren 30.891m2 desafektatzea onartu den “Transportes Maitxene S.L” enpresari uzteko. Helburua, abeltzaintza aktibitatea ezartzea da, hala nola ganadua behin behinean biltzeko zentroa eta behi, ardi, ahuntz eta zaldieen kontrolerako puntua eraikiz.

Hala, 23.904m2 abeltzaintza aktibitaterako bideratuko dira eta 6.987m2 ganadua aldi baterako jasotzeko zentroa sortzera. Bi kasuetan, 20 urteko epea izango du lagatzeak, eta urte horietan zehar enpresak Villafrancako Udalari hektarea bakoitzeko 301 euro gehi BEZ-a ordaindu beharko dio urteko tasa moduan.

Nafarroako Eskola Kontseiluko bokal bat izendatu da

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran akordio bat onartu du, zeinaren arabera Andoni Albéniz Bratos, Eskola Kontseiluko bokal izendatu dute, Hezkuntza Administrazioko ordezkari bezala.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa