Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Modu horretan, Gobernuak baimena eman du lankidetza-hitzarmena sinatzeko hiriburuko Udalarekin, Iruñerriko Mankomunitatearekin, NUPekin eta NICDO sozietate publikoarekin
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, baimena eman du lankidetza-hitzarmena sinatzeko Iruñeko Udalarekin, Iruñerriko Mankomunitatearekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta NICDO sozietate publikoarekin (Kultura, Kirola eta Aisiarako Azpiegituren Nafarroa), Iruñerrian dibulgazio zientifikorako guneak sortzeko, “Zientziaren ibilbidea” izenpean. Hitzarmenean oraindik ere esku hartu ahal izango dute ekimenarekin bat egin nahi duten Udalek.
Gune horiek (horietako hiru lehendik daudenak) batik bat aire zabalean egongo dira, eta horien helburua izango da ezagutza zientifikoa herritar guztiengana zabaltzea nahiz zientziaren eta ikerketaren aldeko ingurunea bultzatzea. Gainera, gizarteak zientziaren, ikerketaren eta berrikuntzaren balioaz duen pertzepzioa hobetu nahi da, garapen ekonomikoaren eta sozialaren zein ingurumenaren babesaren motore gisa.
Ibilbidean sartutako guneak
“Zientziaren ibilbidea” ondorengo espazioek osatuko dute:
-Galaxiaren lorategia eta Arga eta Sadarreko ibai-parkea: landare eta animalien espazioak dira, lehendik daudenak, eta ibilbidean dibulgazio zientifikorako zona moduan sartuko dira.
-Zientziaren parkea: aire zabaleko espazioa izango da, optika, mekanika, hidraulika, akustika eta magnetismoaren eremuetan esperimentatzeko.
-Bizitzaren bidea: unibertsoaren bilakaera erakutsiko du, Big Bang-etik hasi eta gaur egun arte, bilakaeraren inguruko gertaera garrantzitsuenak markatuaz eta azalduaz.
-Elementuen taula periodikoa: Iruñean zehar banatutako taula erraldoia sortuko da, elementu kimiko bakoitzari eskainitako guneekin.
-Uraren parke esperimentala: uraren propietateak ezagutzeko eta eremu hidraulikoan esperimentatzeko gunea bezala sortu da.
-Zientziako pertsonaia ospetsuak: arlo horretan garrantzitsuenak izan diren pertsonen gaineko ibilbidea diseinatuko da, bereziki emakume zientifikoak eta haien aurkikuntzak nabarmenduaz.
Azkenik, adierazi erakunde sinatzaileek ezarriko dituztela lanerako kronogramak, eta espazioen diseinua, ibilbideak eta mantentzea nahiz sustapenerako gidak, jarduerak eta kanpainak zehaztuko dituztela, beste jarduera batzuen artean.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen