(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gabonetako erosketen aurrean, Kontsumok prezioak alderatzea eta txartela gordetzea aholkatzen du osteguna, 2018.eko abenduak 20


Kontsumoko Arbitraje Sistemara atxikitako saltokiei lehentasuna ematearekin erreklamazioak errazago ebazten direla gogoratu du


Nafarroako Gobernuak, Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuaren bitartez, azpimarratu nahi du garrantzitsua dela produktuak erosi aurretik prezioak alderatzea eta txartela edo faktura gordetzea ondorengo kudeaketetarako, Gabonetako erosketen kanpaina arduratsuaren barneko beste gomendio batzuen artean. Halaber, gogoratu du erraz erreklamatzea bermatzeko, lehentasuna eman behar zaiola kontsumoko arbitraje sistemara atxikitako saltokietan erosteari; izan ere, gerta daitezkeen gatazkak ebazteko doako sistema eta sistema neutrala bermatzen dute, eta saltokiaren atean jarritako bereizgarriak identifikatzen ditu.

Horrez gain, Kontsumok gomendatzen du zer produktu erosi aurretik erabakitzea. Zerrenda bat egin eta prezioak alderatzearekin, “aurreztea” lortzen da. Era berean, jasotako publizitate-informazioa zuhur eta kritiko hartzera animatzen du.

Erosketak egin aurretik, Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuak aurrekontua egitea gomendatzen du gastatzeko dugun zenbatekoarekin, aurrez ezarritako muga gainditu gabe eta erosketa oldartsua saihestuaz. Ahal den neurrian, aurrez erosteak produktua hobeto hautatu ahal izateko eta prezio hobean erosteko aukera ematen du, erosketak egiteko denbora eta erosotasun gehiago izateaz gain.

Egun hauetan kontuan izan beharreko beste alderdi bat da kreditu-txartelen erabilera arduratsua egitea, gastua daukagun baliabide ekonomikora egokituaz.

Edozein erosketatan, erosketa txartela edo faktura hartzea eta gordetzea aholkatzen da, ondorengo edozein kudeaketarako.

Internet bidezko erosketei dagokienean, Kontsumok gogoratzen du komeni dela ordaintzeko modu seguruak hautatzea, izan transferentzia bidez, txartela bidez edo plataforma espezializatuen bitartez. Edozein kasutan, proposatzen du transakzioaren hasieran “https” inskripzioa egiaztatzea nabigatzaileko helbide-barran, orrialdeak konexio segurua erabiltzen duela esan nahi baitu horrek.

Jostailuak erosterakoan, etiketan CE adierazpena agertzea egiaztatzea komeni da, horrekin merkaturatzearen arduradunak dagozkion fabrikazio-arauak betetzen dituela ziurtatzen baita. Etiketatzean bezala, segurtasun-ohartarazpenetan eta erabiltzeko jarraibideetan produktuari buruzko funtsezko informazioa agertzen da. Nafarroako Gobernuak, halaber, jostailu hezigarriak hautatzera bultzatzen du; hau da, haurren sormena eta parte-hartze aktiboa sustatzen dutenak, adinaren eta heldutasunaren arabera gozatzeko balio dutenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa