Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Aeronautika, fabrikazio aurreratua, osasuna/bio-osasuna, nekazaritza eta nekazaritzako elikagaigintzaren arloko proiektuek 300.000 euro lortu dituzte, guztira
Euroeskualdearen deialdiaren irudia.
Nafarroak 2018ko Akitania Berria-Euskadi-Nafarroako Proiektu Deialdiaren bigarren txandarako hautatu diren 5 proiektuetatik 3 lideratuko ditu, 300.000 euroko guztizko laguntza tarteko. Aurtengo azken deialdi honetan hautatu diren proiektuak esparru hauekin lotuta daude: aeronautika eta fabrikazio aurreratua, osasuna/bio-osasuna eta nekazaritza eta nekazaritzako elikagaigintza; den-denak, 2014-2020ko Plan Estrategian finkaturiko lehentasunak.
Honela, Euroeskualdeak euroeskualde mailako lankidetza estrategikoak finantzatu nahi ditu, sektore horietako eragile desberdinei elkar aurkitu, elkarrekin bat egin, elkarren osagarritasunak bilatu eta euroeskualde mailako halakoxe “masa kritikoa” lortzea ahalbidetzeko eta, horren laguntzaz, sinergiak sortu eta elkarren artean erronka berriei aurre egiteko: ikerketa, berrikuntza zein nazioartekotze proiektuak, europar deialdiak prestatzeko lanak...
Nafar lidergoa
Hautaturiko proiektu guztiek nafar eragileak ditu partaide, eta horietako 3 Nafarroako Unibertsitate Publikoak, CIMAk eta Naitecek lideratuko dituzte.
NUP buru duen “Toki-Pommes” proiektuko bazkideen artean, INTIA, Neiker eta Conservatoire Végétal Regional d’Aquitaine deritzona nabarmen daitezke, 44.243,39 euroko laguntza jaso duelarik. Euroeskualdeko eremuetara egokitutako sagarrondoen barietate autoktonoak identifikatu eta aukeratzea da proiektu honen helburua, Euroeskualdeko frutikulturaren garapen iraunkorrerako oinarriak finkatzen lagunduko duten produktu espezifikoen garapena sustatzeko xedez.
Bio-osasunaren esparruan, Ikerketa Mediko Aplikatuaren Zentroak (CIMA) “Cardioreg” proiektua lideratuko du, Viscofam SA, Université de Bordeaux eta Urtasun bazkideekin batera. 71.452,50 euroko dirulaguntza tarteko, Cardioreg proiektuak, urralde Lankidetzarako Europar Elkarteak (AECT) interes estrategikotzat jo duen soluzioa eskainiko dio gaixotasun kardiobaskularren egungo tratamendu paradigmari: zelulak birsortzeko terapia garatzea miokardioko infartua izan duten pazienteentzat, betiere kostu txikiagoko medikuntza eraginkorragoa lortzeko asmoz.
Sektore aeroespazialean eta fabrikazio aurreratuan, Naitec-ek “FCOMP” deritzon proiektua lideratuko du, industria aeroespazialari prestazio handiagoak dituzten osagai arinagoak eta integratuagoak eskaintzeko asmoz. Berrikuntza hauek, hiru eskualdeek balio-kate osoan izandako aldez aurreko esperientzia osagarriak dituzte oinarri. Nafarroak ESTIA, Microlan eta HEGANekin batera garatuko du proiektu hau, 71.452,50 euroko dirulaguntza tarteko.
Azkenik, Darwin eta Danegaz proiektuak nafar operadoreak izango ditu partaide lankidetza bidezko robotika kognitibo mugikorra ikertu eta Jatorri Deitura Babestuari (JDB) atxikita landutako Euroeskualdeko leku desberdinetako gazten inguruko eragileen sarea sortzeko oinarriak finkatzeko. Lehendabizikoan, TEDCAS Medical Systems-ek parte hartuko du, eta bigarrenean, Erronkari Jatorri Deitura babestuak.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen