(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Olentzerok Nafarroako Ospitale Gunea bisitatuko du ostiral honetan osteguna, 2018.eko abenduak 20


Errege Magoek Osasunbideako ospitaleak ere bisitatuko dituzte, Gabonetarako programatutako ekitaldien barnean


Nafarroako Ospitale Guneak abenduaren 21ean (ostirala) hartuko du Olentzeroren bisita, ospitaleak Gabonetako jaiak ospatzeko antolatutako lehen ekitaldietako batean. Olentzerok arratsaldeko 17:00etan abiatuko du bere ibilbidea Nafarroako Ospitale zaharretik, eta txistuak eta Gabon-kantak girotuta egingo du bidea. Gero, Bideko Ama Birjina Ospitalera joango da eta gozokiak banatuko ditu ospitaleratutakoen artean. Ondoren, arratsaldeko 19:00etan, 4. solairuan dauden haurrekin bilduko da. 

Gabonetako ekitaldien programa iragan asteartean hasi zen, abenduaren 18an, Basket Navarra klubeko jokalariek Nafarroako Ospitale Guneko haurren solairuetara egindako bisitarekin. Gabonetako pregoia ere ospatu zen kaperan, Salus Abeslariak ospitaleko abesbatzaren eskutik, zeinak Gabon-kantak abestu zituen. Asteazkenean egin zen jaiotza tradizionalaren bedeinkatzea, eta, bertan, Medikuen Elkargoko Abesbatza izan zen Gabon-kantak abestu zituena. 

Abenduaren 23an, arratsaldeko 16:00etan, haurrek Errege Magoek Ekialdetik bidalitako morroi bati eman ahal izango dizkiote haiei idatzitako eskutitzak.  18:00etan, kaperan, Betleemeko haitzuloan piztu zen bakearen argiaren harrera ospatuko da, eta Jesus haurtxoaren irudiak bedeinkatuko dira. Bertan izango dira Bakearen Parrokiako eskaut gazteak. 

Abenduaren 27an, ostegunean, Helvetia Anaitasuna taldeko eskubaloiko jokalariak izango dira Nafarroako Ospitale Guneko haurren solairuak eta pediatriako larrialdiak bisitatuko dituztenak, goizeko 11:00etan. Arratsaldeko 15:30etan berriz, Salus Abeslariak abesbatzak ospitaleko zenbait zerbitzu ibiliko ditu.   Kirolak eta haurrek hitzordua izango dute berriz ere urtarrilaren 2an, egun horretan Osasunako futbolariek bisita egingo baitute eguerdiko 12:30etan.  Urtarrilaren 3an gainera, ostegunez, eguerdiko 12:20etan, SER irrati-kateko Hoy por hoy Navarra irratsaioko protagonista izango dira haurrak. 

Errege Magoak Nafarroako Ospitale Gunean

Errege Magoak urtarrilaren 4ko goizeko 9:30etan iritsiko dira Bideko Ama Birjina Ospitalera eta solairu desberdinak ibiliko dituzte. Bertan, bisita egingo diete ospitaleratutako pertsonei, Josetxo Llorens akordeoilariaren eta “Déjame cantarte” taldearekin batera. 11:30etan Ubarmin Klinikara joango dira, Iruñeko Udaleko gaiteroekin batera; eta, beranduago, 12:30etan, opariak eramango dizkiete ospitaleratutako gaztetxoei.  Lehenago, goizeko 11:30etan, Markos Magoak bere magia-ikuskizuna eskainiko du amen 4. solairuko gela-ikasgelan. 

Urtarrilaren 5ean (larunbata), arratsaldeko 17:00etan, Errege Magoak Nafarroako Ospitale Guneko kaperara iritsiko dira, non eskaerak jaso eta opariak banatuko dituzten; segidan, Nafarroako Ospitale zaharreko ospitaleratze-solairuetan barrena ibiliko dira. 

Nafarroako Ospitale Guneko Gabonetako programa urtarrilaren 6an osatuko da. Egun horretan, goizeko 10:30etan, Ospitale Guneko kaperan ospatuko den eukaristian abestuko du Bihotz Sakratuaren Koralak. Urtarrilaren 13an ere, arratsaldeko 16:30etan, kapera berberean izango dira Salus Abeslariak Abesbatzako partaideak, Gabonetako-kanten programarekin.
 
Ekitaldiak Tutera eta Lizarrako ospitaleetan

Tuterako Sofia Erregina Ospitalean ere hainbat ekimen antolatu dira jai-egunak direla eta. Hala, ostiral honetan (abenduak 21), “Gabonetako zuhaitza apaintzen” jardueran parte hartuko dute Cabanillas ikastetxeko haurrek. Tuterako Osasun Saileko pediatria-zerbitzuak, Tuterako Udalak eta ikastetxeak antolatu dute ekimena.   Haurrek beraiek egindako postalekin apainduko dute zuhaitza, ohitura osasuntsuak eta ingurumenaren jasangarritasuna bezalako gaiak landuz. 

Abenduaren 24ean, goizeko 11:00etan, Fernando Remacha Eskola Kontserbatorioko ikasle eta irakasleak izango dira Sofia Erregina Ospitalean, Gabonetako kantak abesteko. Abenduaren 28an Lourdes Futbol Klubak opariak banatuko ditu ospitaleratutako haurren artean. Urtarrilaren 3an Lourdes Auzoko Emakumeen Elkartea izango da pediatriako ospitaleratze-solairua bisitatuko duena. 

Errege Magoak urtarrilaren 5ean iritsiko dira ospitalera, goizeko 10:30etan. Ospitaleratutako pertsona guztiak bisitatuko dituzte, opariak eskainiz.  Ospitaleko abesbatza izango dute lagun. Segidan, eguerdiko 12:00ak inguruan, jostailuak banatuko dizkiete osasun-saileko langileen seme-alabei. 

Lizarran, ohitura den bezala, García Orcoyen Ospitaleko langileek Gabon-kantak abestuko dituzte apaindutako pinuaren ondoan, ospitaleko sarreran.  Bukatzeko, urtarrilaren 5eko arratsaldean, Errege Magoek opari txiki bat emango diote ospitaleratutako pertsona bakoitzari.  


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa