Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Alegazioetarako epea ireki da, urtarrilaren 8an amaituko dena
Nafarroako Gobernuak Nasuvinsa sozietate publikoaren bitartez babes ofizialeko 68 etxebizitzen esleipendunen zerrenda argitaratu du: 12 Babes Ofizialeko Etxebizitza Tuteran, eta 56 BabesTasatuko Etxebizitza Erripagainan, Burlatako zonan.
Zerrendak argitaratzearekin batera alegazioetarako epea irekitzen da, urtarrilaren 8an amaituko dena. Gero, behin betiko zerrenda argitaratuko da.
Herritarrek zerrenda eskura dezakete Nasuvinsaren bulegoetan, Iruñean (San Jorge etorbidea 8 behea) eta Nafarroako Gobernuaren Herritarrentzako Arreta Bulegoan, Tuteran (Foruen Plaza 5-6). Informazioa kontsulta daiteke ere Nafarroako Gobernuaren etxebizitza-atarian.
Zerrendak argitaratzearekin batera alegazioetarako epea irekitzen da. Alegazioak Iruñeko eta Tuterako Nasuvinsaren bulegoetan aurkeztu beharko dira. Alegazioak ebatzita, behin betiko esleipendunen zerrenda argitaratuko da. Alegazioek ezingo diete aipamenik egin eskaera bakoitzaren izen-ematean jada baloratutako aspektuei. Dena dela, zerrenda horiek aldaketak izan ditzakete alegazioren bat balioesten bada.
Etxebizitza babestuen bi sustapen, Tuteran eta Erripagainan
68 etxebizitza babestu horiek bi sustapen hauei dagozkie:
-12 Babes Ofizialeko Etxebizitza salerosketa-erregimenean, Tuteran. Hiru logelako sei etxebizitza, 80 metro erabilgarri ingurukoak, eta bi logelako beste sei etxebizitza, 62-65 metro erabilgarri ingurukoak. Etxebizitza horiek beheko pisua eta hiru pisu gehiago dituen eraikin batean daude, eta garajea, trastelekua eta terrazak dituzte. A motako energia-kalifikazioa dute.
-56 Babes Tasatuko Etxebizitza, salerosketa-erregimenean Erripagainan, Burlatako zonan. 49 etxebizitza horietatik batzuk hiru logelakoak dira (96-98 metro erabilgarri ingurukoak); 6 etxebizitza 2 logelakoak eta etxebizitza bat 4 logelakoa (103,67 metro erabilgarri). Bi etxebizitza erreserbatu dira mugimendu-desgaitasun larria duten pertsonentzat, eta etxebizitza bana hauentzat: familia ugariak (4 logelako etxebizitza), genero-indarkeriaren biktimak, terrorismoko biktimak eta desgaitasun larria duten pertsonak. Etxebizitza horiek hiru atariko eta zortzi pisuko etxebizitza-bloke batean daude. Terrazak, zoru erradiatzailea eta A motako energia-kalifikazioa dituzte.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen