(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Solana sailburua Iparralde DBHI institutuaren inaugurazio ekitaldi ofizialean egon da osteguna, 2018.eko abenduak 20


Ikastetxea irailean hasi zen klaseak ematen, eta gaur egin dute irekiera ekitaldia, Gurasoen Elkartearekin eta Hezkuntza Sailaren ordezkariekin


taldea

Solana sailburua eta Saileko arduradunak, ikastetxeko irakasleekin eta gurasoekin batera. ( irudia handitu )

Iruñeko San Jorge auzoan, hiriaren iparraldean, dagoen bigarren hezkuntzako ikastetxeak 2018-19 ikasturtearen hasieran ireki zituen ateak lehen aldiz. Ikasleak, irakasleak, altzariak, ikasgelak, tresna informatikoak eta lehen ebaluazioko noten lehen buletina… Iparralde DBHIk dena zuen, inaugurazio ofiziala izan ezik.

Gaur, ostegunean, abenduaren 20an, María Roncesvalles Solana Arana Hezkuntza Sailburuak, ikastetxeko zuzendaritza taldearekin eta gurasoen elkartearekin batera, inaugurazio ekitaldian hartu du parte. Eguneko egitaraua antolatzeaz arduratu den zuzendaritza taldeak Roberto Pérez Elorza Hezkuntza zuzendari nagusia, Eneko Ardaiz Ganuza azpiegitura zerbitzuaren zuzendaria, Aitor Etxarte Nafarroako Eskola Kontseiluko presidentea eta beste ikastetxe batzuetako eta auzoko elkarteetako ordezkariak eta hezkuntza proiektua errealitate bilakatzeko prozesuan parte hartu duten pertsonak ere gonbidatu ditu. Horrez gain, ondoren Iparraldera joango diren lehen hezkuntzako ikastetxeetako hezkuntza komunitateko ordezkariak ere bertan egon dira: Buztintxuri, Sanduzelai eta Auzalar (Orkoien).

Hezkuntza Sailburuak txalotu egin du hezkuntza proiektuan inplikaturiko eragile guztien partaidetza “auzoa bizirik irauten laguntzen baitute”. Izan ere, institutu berrian murgildu diren eta “ikastetxeak ikasleen hezkuntza beharrei erantzun diezaien” lan egin duten pertsona guztiei eskerrak eman dizkie. Horretarako, “irakasleen prestakuntzarako metodologia aktiboen eta ikasgelan IKTen erabileraren aldeko apustua egin dute, Sailak bultzaturiko zenbait estrategiaren eta planen eskutik”.

Mikel Rípodas DBHIko zuzendariak Hezkuntza sailaren azpiegitura zerbitzuak zuzendaritza taldetik ikastetxearen eraikuntza proiektuan zehar egiten joan diren proposamenei erantzuteko erakutsi duen jarrera eta erantzuna eskertu ditu, eta baita gurasoen elkarteak lan egiteko eta hezkuntza proiektua bultzatzeko izan duen prestasuna ere. Hori dela eta, goiburua “egin nahi dugu, eta elkarrekin egin nahi dugu”, izan da, azpimarratu du Ripodasek.

Eraldaketa digitalaren aldeko apustua

Ibilbide berri honetan Iparralde DBHIk  eraldaketa digitalerako planean parte hartzeko apustua egin du, alde batetik, eta irakasleen trebezia pedagogiko-didaktikoa hobetzeko planaren alde, bestetik. Eta horrela azaldu du ekitaldian Mirian Erkizia Ikasketa buruak. Gogorarazi duenez, urtarriletik aurrera DBHko ikasleek, ikasketa prozesu berrirako prestatzeko irakasleek erabili dituzten ordenagailu eramangarriak jasoko dituzte. Horrez gain, espazioek eta horiek erabiltzeko moduak ikasketaren eta metodologia berrien prozesu osoan duten garrantzia azpimarratu du. “Hori dela eta, Iparralden, ikasleen ikasketa prozesua motibatzen lagunduko digun espazioaren aldeko apustua egin dugu”.

Ikasleen gurasoen elkarteko ordezkariak ere puntu hori azpimarratu du, eta eskertu egin du Sailak Sanduzelain beste ikastetxe bat sortzeko egin duen apustua, urte luzeetako errebindikazioaren ondoren, eta auzorako ahalik eta zerbitzu publiko onenak eskatzen jarraituko dutela adierazi du.

Amaitzeko, ikastetxeko zuzendariak, instalazioak ezagutzeko bisitan gidatu ditu bertaratu direnak. Bitartean, ekitaldian zehar ikasgelatan egon diren ikasleak izan dira ondorengo ospakizunen protagonista. Ikastetxe berri batean ikasten dutela ospatzeko, zuhaitz bat landatu dute, testuak irakurri dituzte eta Iparraldeko ikasleen artean sortu den Batukadak eskaini duen lehen kontzertuaz gozatu dute. Amaitzeko, guztiek soka-dantza dantzatu dute.

Ikastetxeari buruzko datuak

Irailean ateak ireki zituenetik, Iparralde institutua D ereduko DBHko 6 lerro jasotzeko prestaturik dago eta, horrez gain, 10 ikasgela osagarri (musika, zientzia laborategiak, plastika, teknologia, informatika…), liburutegia, gimnasioa, administraziorako guneak eta beste gune auxiliar batzuk ditu, eraikitako 5.300 m² inguruetan. Iparralden, Hezkuntza Saila ikastetxe berrietan ezartzen ari den proposamen pedagogikoetako batzuk sartu dira: ikasgela bikoitzak, barruan leiho baxuak, panel mugikorrak, ikasgelen arteko barne komunikazioa, irakaskuntzarako kanpoko espazioak, anfiteatro txikia, etab.

Eraikina, aisiara zuzendutako gune handiak osatzen du, 44x22 metroko kirol anitzeko pista estaliarekin eta ikastetxe kanpoko jarduera ludikoetarako eta irakaskuntzakoetarako berariaz diseinaturiko altzariekin.

Hezkuntzako eraikin berri guztiak bezala, Iparralde DBHI energiaren eraginkortasunean oinarriturik diseinatu zen. Iparralde multzo bateratu eta trinko gisa proiektatu zen, energiaren kontsumoa nabarmen murrizteko. Horrela, A Energia Sailkapena lortu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa