Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Urtarrilaren 6ra arte, Foruzaingoak, Guardia Zibilak eta Tokiko Poliziak bide-sarean kontrolak egingo dituzte
Foruzaingoak, Guardia Zibilak eta Tokiko Poliziak gidatzerakoan arau-hausteak kontrolatzeko kanpaina bat hasiko dute gaur. Bide Segurtasuneko Nafarroako Estrategiak antolatu duen kanpaina bat da, eta urtarrilaren 6ra arte iraungo du, egun hauetan joan-etorri gehiago egiten direla aintzat hartuta.
Egun hauetan beraz, abiadura- eta alkohol- eta droga-kontrolak egingo dituzte. Segurtasun-uhalaren eta haurrak lotzeko sistemen erabilera ere kontrolatuko dute, eta arreta berezia emango diote gidatzean edukitako distrakzioei.
Abiadura eta alkoholaren eta drogen efektuak
Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen mende dagoen Nazioarteko Garraio Foroak adierazi du abiadura, gehiegizkoa (ezarritako mugez gainekoa) zein ezegokia (mugen barruan, baina bidearen, ibilgailuaren edo gidariaren baldintzetara egokitu gabe), bide-segurtasuneko arazo oso larria dela herrialde askotan.
Europar Batasuneko Mugikortasun eta Garraioko Zuzendari Nagusiak berretsi du abiadura faktore erabakigarria dela heriotza-istripuen % 30an eta gehiegizko abiaduraren ondorioz istripuak eta lesio larriak jasateko arrisku handiagoa dagoela, baita hiltzekoa ere.
Nafarroako Lege Medikuntzako Institutuak emandako datuen arabera, 2017an trafiko-istripuan hil ziren pertsonei egindako kontroletan % 44ak positibo eman zuen alkohol eta/edo drogetan. Positibo horien erdia alkoholean, % 42a drogetan eta % 8a sendagaietan.
Europako Bide Segurtasunaren Behatokiaren arabera errepidean gertatutako heriotzen % 25ak alkoholarekin zerikusia du. Alkoholak istripua jasateko arriskua bost aldiz areagotzen du legez ezarritako mugaren gainetik, eta ehun aldiz muga penalaren gainetik (1,2 gramo alkohol odol-litro bakoitzeko).
Segurtasun-uhala, haurrak lotzeko sistema eta distrakzioak
Ibilgailu batean doazen bidaiari guztiek lotzeko sistema egokia eraman behar dute jarrita, izan ere, istripuetan, segurtasun-uhalak erdira murrizten du hilkortasun-tasa.
Bestalde, haurrak lotzeko sistemen garrantzia azpimarratzen du; aulkia ondo jarrita egon behar da, derrigorrezkoa da 1,35 metrotik beherako adingabeetan, eta homologatuta egoteaz gainera autoaren eserlekura eta segurtasun-uhaletara egokitu behar da.
Amaitzeko, distrakzioak dira kanpaina honetan kontrolatuko diren azken aspektua. Gidatzerakoan telefonoari kasu egiten badiogu, hiru distrakzio burutzen ari gara: bisuala, pantaila irakurtzen ari garelako; kognitiboa, burua mezua prestatzen lanpetuta dagoelako, eta, eskuekin eginikoa, teklei emateko eskuak bolantetik kentzen ditugulako.
Errepidean hildako hiru pertsonatik baten heriotzaren kausa distrakzio hauetako bat da: telefonoz deitzea, dei bati erantzutea edo sare sozialetan mezu bat bidaltzea da. Zigarroa piztea, GPSa erabiltzea edo irrati-etxe bat bilatzea ere distrakziotzat jotzen dira.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen