(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOGko profesionalek Espainiako Nefrologia Elkartearen etxeko hemodialisi eskuliburua egiteko lanean hartu dute parte ostirala, 2018.eko abenduak 21


Gaur egun, Nafarroako Ospitale Guneko pazienteen %15ak etxeko tratamendua jarraitzen du, giltzurruneko gaixotasuna arintzeko


Slon Roblero, Bueno Zamarbide eta Labat Yanguas, eskuliburuarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitale Guneko (NOG) Nefrologia Zerbitzuko sendagile espezialista batek eta bi erizainek, Espainiako Nefrologia Elkarteak (SEN) argitaratu duen “Manual de hemodiálisis domiciliaria” liburuaren idazketan hartu dute parte. Fernanda Slon Roblero Nefrologia Zerbitzuko sendagile espezialista eta Etxeko Tekniken Unitateko arduradunak “Dosis de diálisis, prescripción y adecuación en hemodiálisis domiciliaria” kapitulua idatzi du. Itziar Bueno Zamarbide Erizaintza Saileko buruak eta Helena Labat Yanguas Etxeko Tekniken Unitateko erizainak, berriz, “Educación y entrenamiento de la hemodiálisis domiciliaria” kapitulua idatzi dute.

Lana, SEN elkartearen XLVIII. Nazio Kongresuan eta Nefrologiako IX. Kongresu Iberoamerikarrean aurkeztu da, duela denbora gutxi. 15 kapituluz osatutako lana, etxeko hemodialisiaren garapenerako aukera emango duen kontsulta material gisa argitaratu da, giltzurrunetako gaixotasunaren tratamendurako paziente guztiei eskaini ahal izango zaien aukera moduan. Liburuaren argitalpenean Erizaintza Nefrologikoko Espainiako Elkarteak (SEDEN) ere hartu du parte.

Etxeko hemodialisia Nafarroan

Giltzurrunetako ordezko tratamendurako etxeko teknikak dialisi peritoneala eta etxeko hemodialisia dira. Nafarroan, 80ko hamarkadatik ari dira dialisi peritonealarekin lanean. Etxeko hemodialisiari dagokionez, berriz, 2007an hasi zen, baina behin betiko bultzada 2014an eman zitzaion.

NOG izan da Etxeko Tekniken Unitatea sortu duen Estatu osoko lehenbiziko ospitaleetako bat, eta etxeko hemodialisi eramangarriaren aukera eskaini duen lehenengoa. Horrek aurrerapen nabarmena eragin du etxeko tekniken garapenean, eta zentroa Espainiako garrantzitsuena bilakatu da teknika horren garapenari eta lortutako emaitzei dagokienez.

Gaur egun, garrantzi berezia hartu du etxean egiten diren tekniken sustapenak, pazientearen autonomia eta auto-zainketa bultzatzen dutelako eta terapia eraginkorragoak eta merkeagoak direlako. Azken bost urteetan, Giltzurrunetako Gaixotasun Kroniko Aurreratua (GGKA-ERCA) duten pazienteen %71k kontsulta espezializatuko arreta jaso du, giltzurrunetako ordezko tratamendua hasi aurretik, eta horietatik %55 inguruk etxeko teknika aukeratu du. Datu orokorrei dagokienez, gaur egun NOGko pazienteen %15 inguruk etxeko tratamendua jarraitzen du, giltzurruneko gaixotasuna arintzeko.

Erizaintzako arreta, funtsezkoa 

Teknika horien aukeraketan eta garapen egokian, erizainaren figura funtsezkoa da. Diziplina anitzeko taldearen barruan, bere egiteko garrantzitsuenak pazienteari informazioa ematea eta berarekin egotea dira, funtsezko bi unetan, alde batetik aukeratu behar duen tratamendu motari buruzko erabakiak hartzeko prozesuan, eta, bestetik, behar bezala prestatzeko orduan, etxeko teknika aukeratzen baldin badu. Etxeko teknikaren arrakastaren parte handia, etxeko pazientearekin harreman zuzena izango duen eta hezitzailea ere izango den erizain gisa bete beharreko jardueran dago.

Etxean aurrera eramango den teknika aukeratu ahal izateak zerikusi handia du Giltzurruneko Gaixotasunaren hautemate goiztiarrarekin, eta baita GGKA-ERCAko kontsultatik –sendagilearena eta erizainarena–, erabaki egokia hartu ahal izateko behar adinako denbora izatearekin. Hori dela eta, oso garrantzitsua da giltzurruneko gaixotasun kronikoa duen pertsonari dagozkion arreta zerbitzuaren alderdi guztien antolakuntza eta integrazio egokian lan egitea.

Erabaki klinikoak diren alderdiez gain, badaude neurri handian arrakastari, arreta garaiz eskaintzeari eta eraginkortasunaren eta kostuaren ikuspegietatik emaitzen hobekuntzari laguntzen dioten beste zenbait alderdi ere: espezialistak ongi prestatzea; azpiegitura egokiak izatea; sendagilearen eta erizainaren GGKA-ERCA kontsulta edukitzea; teknikaren aukeraketa egokirako prozedurak ezartzea; erabiltzaileen gogobetetze maila ezagutzea; dialisian programatu gabeko hasiera lantzea; sarbideen gauzatze kirurgikorako zirkuituak hobetzea; eta arazoen konponbide azkarra bermatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa