(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uraren Ziklo Integraleko Plan Gidatzailea aurkeztu da datorren hamabi urteetarako, jendaurreko informazioaren izapidean jarri dena ostirala, 2018.eko abenduak 21


Nafarroako biztanleria osoaren hornikuntza eta saneamendua arautu eta bermatzen du planak


Elizalde kontseilaria, Ingurumeneko zuzendari nagusia eta Tokiko Administrazioko zuzendari nagusia, aurkezpenean izan diren parte-hartzaileekin batera. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazio Departamentuak gaur goizean aurkeztu du Hiri-erabilerako uraren ziklo integralaren plan gidatzailea 2019-2030. Gaurtik aurrera, jendaurreko informazioaren izapidean jarriko da dokumentua, Xabi Lasa Tokiko Administrazioko zuzendari nagusiaren ebazpenean jasotzen den bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu dena, abenduaren 21ean.

Planak Foru Komunitate osoko hornikuntza eta saneamendua arautu eta egituratu, eta honakoak ezartzen ditu: 2030erako kalitate altuko uren hornikuntza-iturriak izango ditu biztanleria osoak, kontsumoa arduratsua izango da eta ez da biztanle eta eguneko 120 litroen gainetik egongo, eta, azkenik, 2024rako saneamendua osoa izango da 100 biztanle baino gehiagoko gune guztietan.

Aurkezpen-ekitaldian Isabel Elizalde kontseilaria izan da buru, eta berarekin izan dira Tokiko Administrazioko zuzendari nagusia, Xabi Lasa, eta Ingurumen eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer. Tokiko erakundeetako eta erakunde desberdinetako ordezkariak ere bertan izan dira. Bertaratuek amaierako dokumentuaren xehetasunak ezagutzeko aukera izan dute, zeina aurtengo partaidetza-prozesuaren ondoren gauzatu den. Hemendik aurrera, 45 egun baliodunez irekiko da dokumentuaren informazio publikoko izapidea, Nafarroako Gobernuak behin betiko onartu baino lehen.

Elizalde kontseilariak aurkezpenean nabarmendu duenez, “plana mugarria da Nafarroako uraren kudeaketan; izan ere, lehen aldia da plan integral bat dagoena, aurretiaz elkarrekiko loturarik ez zuten bi plan desberdindu existitzen baitziren, hornikuntzarako bat eta saneamendurako bestea”. Azpimarratu du, gainera, plana ez dela “azpiegituren zerrenda soil bat”, baizik eta “gobernantza berri bat, kontsumoa murrizteko neurriak eta efizientzia” proposatzen dituela, eta, batez ere, “bidea irekitzen diela nafarrei klima-aldaketaren egoera berrira doitzeko”.

Plan integral bat

Planak etorkizuneko gobernantza (kostuak eta tarifen sistema bezalako gai gakoekin), sentsibilizazioa, dibulgazioa eta azpiegiturak lantzen ditu. Jarduketen aurreikuspenean hamar ildo zehazten ditu planak: ziklo integrala sendotzea, gobernantza, hornikuntzako ekintza orokorrak, hornikuntzaren hobekuntza altuan eta baxuan, saneamenduko ekintza orokorrak, saneamenduaren hobekuntza altuan eta baxuan, kostuak eta tarifa-sistema, ezagutza, sentsibilizazioa eta dibulgazioa.

Plana baliabide garrantzitsua da gainera ur kontuetan klima-aldaketaren aurka ezarritako borrokan; izan ere, aurreikuspenen arabera, ekarpen hidrologikoek behera egingo dute Nafarroan 2030. urterako, biztanleria egonkor mantenduko den artean. Hortaz, baliabide gutxiagorekin eskaera berberei erantzun eman beharko zaie gutxienez. Egun urteko 77 hektometro kubikokoa da Nafarroako ur-kontsumoa.

Planak 439 milioi eurotako aurrekontua du gutxi gorabehera, zeina tokiko azpiegituren planeko funtsekin, saneamenduko kanonarekin eta tokiko erakundeen ekarpenekin finantzatuko den.

Planaren ezarpena bi seiurtekotan aurreikusten da: 2019-2024 eta 2024-2030. Aldi bakoitzak bere une garrantzitsuak izango ditu ezarrita, zeinak tokiko erakunde bakoitzaren aukeren eta Nafarroako Gobernuak herrien esku jar ditzakeen baliabideen arabera berrikusiko diren, aldian-aldian errepasatuko direnak.

Azaleko eta lurrazpiko ur-masen egoera ekologiko ona lortzea da planaren helburuetako bat, eta bai 2027rako kostu guztiak berreskuratzea ere. Europar Batasuneko Uraren Zuzentarau Markoak azken gai hori ezartzen du bete beharreko garrantzitsuenentzat. Ezarritako helburuak lortzeko sistema publiko baten aldeko apustua egin da, zeina Tokiko Administrazioa aldatzeko Legea gida hartuta artikulatuko den. Nazio Batuen Erakundeak 2030erako ezarritako garapen jasangarriko helburuak ere hartzen ditu bere barnean.

Planak ezartzen du 2030erako biztanleria osoak izango dituela kalitate handiko urak, egonkorrak eta zerbitzu jarraitu eta bikaina bermatzeko nahikoa dibertsifikatuak egongo diren hornikuntza-iturriak. Helburu gisa ezartzen da kontsumo arduratsuaren bitartez ez gainditzea biztanle eta eguneko 120 ur-litrotako muga. Bestalde, 2024rako, saneamendua osoa izango da 100 biztanletik beherako gune guztietan. Egun Nafarroako biztanleriaren % 98 dago jada arazte biologikoko sistemetara konektatua, eta gainerako % 2an lanean ari da, non zailtasunak ematen diren dispertsio geografikoagatik eta gune horien biztanle-dentsitate baxuagatik.

Gobernantzan eta tarifen kudeaketan funtsezkoa da kostuen azterketa sakona egitea 2020. urtean; izan ere, hornikuntza eta bere kobrantza egiten duten 200 erakundetik gora dago egun Nafarroan, jarduketarako sistema bakar eta homogeneo baten faltan. 2021erako tarifa-sistema bateratu, solidario eta orekatua aurreikusten du planak, uraren erabilera eta kudeaketako aurreztea eta efizientzia sustatuko dituena.

Partaidetza eta alegazioak

Informazio publikoko izapidean jarriko den dokumentuak 741 ekarpen jaso ditu jada aurtengo urtarrila eta maiatza artean egin diren partaidetza-prozesuetan, bai gaikako eta bai eremukako batzarretan, edo bai Internet bidez. 394 pertsonek hartu dute parte prozesuan, eta zazpi eremutan egin dira batzarrak: Bidasoa-Baztan, Sakana, Pirinioak, Mairaga, Erribera, Iruñerria eta Izarbeibar eta Jurramendi.

Hauek izan dira gehien landu diren gaiak: erakunde askotako datu falta, eskaeraren aurreikuspenak, gobernantza-eredua, tarifa-sistema eta hornikuntza-iturriak.

Fase berri honetan, eta dokumentua behin betiko onartu baino lehen, herritarrek, enpresek, kolektiboek eta norbanakoek egin ahal izango dizkiote alegazioak planari.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa