(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tuterako Ospitaleko Aho eta Aurpegi-Masailetako Kirurgia Unitateak 300 ebakuntza egin ditu bere lehenbiziko urtean astelehena, 2018.eko abenduak 24


Egin diren 1.300 kontsulta baino gehiagori esker, gaixoek ez dute zertan Iruñeko NOGra joan behar izan  


Miguel Ángel Bada, profesionala eta Nieves Arregui, erizaina, Aho Kirurgiako gela batean. ( irudia handitu )

Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Aho eta Aurpegi-Masailetako Kirurgia Unitateak tokiko 300 kirurgia ebakuntza egin ditu, tokiko anestesia erabiliz, eta 1.300 kontsulta inguru, bere lehenbiziko urtean. Unitatea duela urtebete sortu zen, ordura arte zerbitzu hori jaso ahal izateko Iruñeko Nafarroako Ospitale Gunera (NOG) joan behar zuten gaixoei arreta eskaintzeko.

Sorturiko eskari zabalaren eraginez, Osasun Departamentuak indartu egin du unitatea. Arreta Miguel Ángel Bada Aho eta Aurpegi-Masailetako Kirurgia profesionalak, Nieves Arregui eta Sonia Ruz erizainek eta José Luis González zeladoreak eskaintzen dute. Une honetatik aurrera, Ane Vila fakultatiboa taldean sartu ondoren, unitateak astelehenetan eta hilean bi asteazkenetan eskainiko du zerbitzua.

2018ko balantzea

2018an zehar, Aho eta Aurpegi-Masailetako Kirurgia Zerbitzuak 548 lehen bisitari eta ondorengo 680 bisitari eman die arreta, eta, besteak beste, hortz ateratzeekin, fibromekin edo hortzoietako tumore txikiekin erlazionatutako ahoko 300 kirurgia ebakuntza egin ditu. “Lehenbiziko urte honen balantzea ezin da positiboagoa izan”, azpimarratu du Miguel Ángel Bada. “Gaixoek beraien poza adierazten dute, osasun arazo hori konpontzera Iruñeraino joan behar ez dutelako”, adierazi du.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa