(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2019ko Vianako Printzea Kulturaren Sariaren deialdia egin da astelehena, 2018.eko abenduak 24


Hautagaiak aurkezteko epea bihar hasi eta 2019ko otsailaren 28an amaituko da


Nafarroako Gobernuak, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren-Vianako Printzea Erakundearen bitartez, Kulturaren esparruko pertsona edo entitate aipagarrien ibilbidea aintzat hartzea xede duen Vianako Printzea Kulturaren Sariaren hurrengo edizioa arautzen duten oinarriak argitaratu ditu gaur NAO-BONen. Saria emateko, bai arte plastikoetan, musikan, literaturan eta abarretan egindako sormen lana, bai zientzian, teknikan eta ikerketan egindakoa hartuko da kontuan. Hautagaiak bihartik 2019ko otsailaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira. 

Hautagaiak Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek eta edozein herrialdetako erakunde publikoek (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, akademiak, ikerketa zentroak, enbaxadak, kontsulatuak, eta abar) aurkeztu ahal izango dituzte, eta baita legez eratuta dauden edozein herrialdetako hezkuntza, kultur, gizarte entitateek zein GKEek ere; orobat, erakundeak gonbidatutako pertsonalitateek.

Saria norberarentzat edo norberak legez ordezkatzen dituen erakundeentzat eskatuz aurkezten diren hautagaiak baztertu eginen dira.

Nafarroako Kulturaren Kontseiluko kideek osatutako Epaimahaiak aurkezten diren hautagaiak aztertuko ditu, eta, bakoitzaren merezimenduez gainera, hautagaiak Nafarroarekin duen lotura berezia ere baloratuko du.

Nafarroako Gobernuak emanen du saria berariaz horretarako antolatutako ekitaldian, behar bezala iragarriko den egunean

Proposamenak Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igorriko dira (Navarrería kalea, 39, 1.; 31001 Iruña, Espainia), posta ziurtatu bidez, gutun-azalean “2019ko Vianako Printzea Kulturaren Sarirako” dela adierazita. Mezularitza zerbitzuaren bidez igorriz gero, e-mail bat bidali beharko da premioprincipedeviana@navarra.es helbidera, eta igorpenaren berri eman beharko da, proposamenak aurkezteko epearen barnean. Proposamenak, aipaturiko helbide elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak, sarituarekin adosturik, lana zabaltzeko proiektu bat eginen du, gehienez ere 20.000 eurokoa.

Aurreko edizioak

Orain arte saria jaso duten pertsonak eta erakundeak hauek izan dira:

1990: José Goñi Gaztambide (historialaria).
1991: Eugenio Asensio Barbarin (filologoa)
1992: Iruñeko Orfeoia
1993: Rafael Moneo (arkitektoa)
1994: Francisco Ynduráin (filologoa)
1995: Julio Caro Baroja (historialaria)
1996: Pablo Antoñana Chasco (idazlea)
1997: Pedro Miguel Etxenike (fisikaria)
1998: Montxo Armendariz (zinegilea)
1999: Álvaro d'Ors (jurista)
2000: Concepción García Gaínza (historialaria)
2001: Miguel Sánchez-Ostiz (idazlea)
2002: María Bayo (sopranoa)
2003: Juan José Aquerreta Maestu (margolaria)
2004: Fernando Redón (arkitektoa)
2005: Javier Manterola Armisén (ingeniari zibila)
2006: Javier Tejada Palacios (fisikaria)
2007: Pedro Iturralde Ochoa (jazz musikaria)
2008: Alfredo Landa Areta (antzezlea)
2009: Agustín González Acilu (musikari eta konposatzailea)
2010: Jürgen Untermann (hizkuntzalari, filologo eta epigrafista)
2011: Faustino Menéndez Pidal de Navascués (heraldista)
2012: Antonio López García (margolaria)
2013: Daniel Innerarity Grau (filosofoa)
2014: Tarsicio de Azcona (historialaria)
2015: Ramón Andrés (idazle eta musikologoa)
2016: Ignacio Aranguren (antzerki zuzendaria)
2017: José Lainez (koreografo eta dantzaria) eta Concha Martínez (koreografo eta dantzaria).
2018: Iruñeko Ganbera Abesbatza.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa