(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura egitaraua datorren asterako astelehena, 2018.eko abenduak 24


Nafarroako Gobernuak proposamen berriak prestatu ditu datorren asterako: zinema, erakusketak, hitzaldiak eta lantegiak


“Dora Salazar. Inspiración. Espiración. Expiación” erakusketa, Nafarroako Museoko Kaperan. ( irudia handitu )

Nafarroako Filmotekak zinema oparituz ospatuko ditu Eguberriak. Asteazkenean “Pasaje a la India” filma eskainiko da; ostegunean “Ángeles sin brillo” lanaren txanda izango da; eta ostiralean Helena Taberna zuzendariaren laburmetraien zantzu bat egonen da ikusgai: “Busto de un poeta”, “Emiliana de Zubeldía”, “Alsasua 36” y “Recuerdos del 36”.

Erakusketen alorrean, badago non aukeratu eta hauek dira zabalik mantentzen diren erakusketak: “Karlismoa zineman” Karlismoaren Museoan; “Macla, mamua, bismuto, vicario” Oteiza Museoan; “Dora Salazar. Inspiración. Espiración. Expiación” Nafarroako Museoko Kaperan; “Baxenabarre, lurralde berezia” eta “Lapoblación EAN-en” Nafarroako Errege Artxibo Nagusian; eta “Oinez eta eskuz” Huarte Zentroan. Azkeneko erakusketa honen sortzaileek hitzaldi bat eskainiko dute orain arte Huarte Zentroan burutu duten lana azaltzeko.

Huarte Zentroak berak “Ikerketa tresnak: Antropologia eta zinemaren arteko topaketak” jardunaldiak aurkezten ditu aste honetan. Olatz González-ek zuzentzen duen topaketa honetan antropologia eta zinemaren arteko aliantzatik eratorritako tresna kontzeptualak eta metodologikoak aztertuko dira.

Bere aldetik, Oteiza Museoak lantegi bat eskaintzen du bere Bilduma osatzen duten eskulturen historia propioa ezagutzeko, “Eskulturek historia bana dute barnean”.

Bukatzeko, eta astero bezala, Nafarrokao Liburutegiak haurrentzako eskaintza bat antolatu du: “Cuentos Contigo”. Maria Jesús Jodarrek gidatuko du 6 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako proposamen literario hau.

Ezagutu itzazu kultura egitarauaren xehetasun guztiak esteka honetan.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa