(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak Sozietate-Zergako 75 milioi euroko itzulkina aurreratzen du enpreseei urtea bukatu baino lehen asteazkena, 2018.eko abenduak 26


Nafarroako 7.500 enpresei mesede egiten dio neurri honek, eta berrikuspenen arintzeari eta diruzaintzaren kudeaketari esker izan da


Nafarroako Zerga Ogasuna (NZO) ostegun honetan, abenduaren 27an, 49 milioi euroko ordainketa egingo die Nafarroan zergak ordaintzen dituzten 360 enpresa handiei, Estatuko araudien arabera. 2017 urteko Sozietate-Zergako kuota negatiboen itzultze aurreratua da, alegia. Ogasuneko eta Finantza Politikako Kontseilariak, Mikel Aranburu, aipatu duenez: “NZOren partetik egindako aitorpen hauen berrikusketen arintzerako ahaleginak eta Diruzaintzaren egoera onak, urte amaitu baino lehen itzultze aurreratzea posible egin dute, enpresek euren ekitaldien itxieren barruan sartu ahal izateko xedearekin”.

Ordainketa hau, Foru zerga-araudiaren barnean dauden 7.112 Nafarroako ETE-ei azaroaren 28an kontzeptua berberagatik egindakoari gehitzen zaio, 25,7 milioi eurokoa. Horrek esan nahi du itzultze hauetan normalean ezarritako epea ia 2 hilabete murriztu dela, ohiko egutegiaren arabera 2019ko urtarrilaren 23 inguruan burutuko ziren. Guztiz, azken hilabetean NZO-k 74,7 milioi euro ordaindu dizkio Nafarroako 7.500 enpresei, Sozietate-Zergaren aurreratze dela eta

Neurri berri hau, 2018 urte osoan zehar egindako BEZ hileko itzulketen epeak murrizteko ahaleginari gehitu behar zaio. Horrela, 14 hileroko ordainketak burutu dira, urte arrunta batean 2 baino gehiago, 66,5 milioi euroko gastu gehigarri batekin.

Oro har, BEZan eta Sozietate-Zergan egindako aurreratzeak, eta Nafarroako Ogasunak urte honetan onartutako BEZ eta PFEZ zergen sortzapen egutegien aldaketak kontuan hartuz, 2018 urtean zehar 248 milioi euro inguruko likidezia gehitu die Nafarroako enpreseei.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa