(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialen Departamentuak Fundazio Publikoa sortzea onartu du hainbat gizarte-zerbitzu zuzenean kudeatzeko osteguna, 2018.eko abenduak 27


Fundazioak, nagusien artean, Nafarroako Parlamentuko eta Gizarte Ongizateko Nafarroako Kontseiluko ordezkaritza izango du, Gobernukoaz gain


Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuak Fundazio Publiko bat izango du hainbat gizarte-zerbitzu zuzenean kudeatzeko; hots, kontratazio publikoaren bitartez hirugarrenei esleitutakoak izan diren zerbitzuak. Hain zuzen ere, Gizarte Zerbitzuetako Zentroen inguruko atalak izango dira (lan eta gizarteratzea, haurtzaro eta nerabezaroaren arreta edo genero-indarkeriaren biktimen arreta osoa), Behaketa eta Harrera Zentroek ematen dituztenak; baita ere, haurtzaroa eta nerabezaroa babesteko arlokoak, eta eguneko zentroa, sormen berriko neurri judizialak betetzearren.

Fundazio Publikoa eratzea atzo egindako Gobernuaren azken kontseiluan onartu zuten, eta gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu du lehendakariordeak Nafar Lansareko zuzendari kudeatzailea den Paz Fernandezekin batera.

Eskubide Sozialen Departamentuak uste du komenigarria dela zerbitzuen prestazioa berreskuratzea, ematen dituzten funtzioen espezifikotasuna, “aholkularitza teknikoa, jardueren gaineko homogeneotasuna eta oinarrizko gizarte-zerbitzuetan irizpide, erreminta eta metodologia komunak erabiltzea eta adin txikikoen babesgabetasunaren egoeren balorazioa” medio, azaldu du. Kasu guztietan, publikoki kudeatzeko sortutako zerbitzuak dira, beste zerbitzu publiko batzuen ikuskapen eta koordinazio lanak egiten dituzten neurrian, Gizarte Zerbitzuetako Zentroak kasu, eta, beste batzuetan, adin txikikoen babesgabetasunari dagokionean, administrazioak egin beharreko balorazio teknikoaren arduradunak dira. Gainera, ondorengoa nabarmendu du: nahiz eta “egiten duten kudeaketa egokia izan”, horien izaera dela-eta, “zuzenean kudeatzea egokiagoa eta lerrokatuagoa da”.

Fundazioak burutuko dituen lanen artean aipatzekoak dira zerbitzuen plangintza eta programazioa, fundazioaren mendeko zentroen eta zerbitzuen kudeaketa eta jardueraren eraginkortasuna hobetzen duten erakundeekiko lankidetza. Horretarako, Departamentuak fundazio publikoa sortzea hautatu du, horren gainean dagoen interes soziala nabaria baita, erakundearen izaerari (irabazi asmorik gabekoa) erantzuten baitio, eta prestazioen helburuak zuzenago lortzea errazten baitu, bestelako administrazio-unitateak sortzea saihestuta.

Fundazioaren Estatutu berriak atzo onartu zituzten, eta, bertan, Nafarroako Gobernuaren gehiengoaren presentzia eta hiru departamenturen ordezkaritza izango dute, Nafarroako Parlamentuak hautatutako hiru ordezkariz eta Gizarte Ongizateko Nafarroako Kontseiluak hautatutako beste hiru ordezkariz gain. Osaera horrekin, zerbitzuen kudeaketa publikoarekiko integrazio osoa izatea ziurtatu nahi da, gardentasuna eta kudeaketa parte-hartzailea hobetzearekin batera, ekimen sozialeko erakundeekin adostutako pertsonak bertan izanik. Era berean, zerbitzu bakoitzerako batzorde teknikoak sortzea aurreikusi da, horien kudeaketa kalitatezkoa izan dadin.

Zentroak

Fundazioak Lizarra eta Tutera eremuko Gizarte Zerbitzuetako Zentroen esku dauden prestazioak eskainiko ditu; eremu horietan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen oinarrizko 15 zona aurkitzen dira.

Zentroek hiru talde dituzte. EISOL, Pertsonak Gizarteratzeko eta Laneratzeko Taldea (gizartean baztertutako edo baztertzeko arriskuan aurkitzen diren pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko lan egiten du); EIAIA, Haurtzaroa eta Nerabezaroa Artatzeko Taldea (oinarrizko gizarte-zerbitzuei laguntza eskaintzen dien talde multiprofesionala eta espezializatua, haurtzaroan, gaztaroan eta haien familietan esku hartuaz eta bigarren mailako prebentzio-programak garatuaz); eta EIAV, Genero Indarkeriaren Biktimei Arreta Osoa eskaintzen dien Taldea (oinarrizko gizarte-zerbitzuei laguntza ematen die, biktimei informazioa, bidea eta laguntza ematearekin batera arlo ekonomikoan, lan-arloan eta alderdi psikologikoan). Foru Komunitateak zentro horien titulartasuna izan arren, horien kudeaketa eta prestazioa Pauma Fundazioaren bidez gauzatu da.

2017. urtean, aipaturiko bi zentroek 1.063 pertsona artatu zituzten: 481 Lizarran eta 582 Tuteran; kostua guztira 1.340.544, 96 eurokoa izan zen, eta zerbitzuak 37 lagunek eman zituzten (17 Lizarran eta 20 Tuteran).

Zehazki, Lizarrako Gizarte Zerbitzuen Zentroak EISOL taldean 153 pertsona artatu zituen; haurtzaroa artatzeko taldeak (EIAIA) 79 familiako 156 adin txikiko, eta EIAV taldeak 172 emakumeri eman zien zerbitzua. Departamentuak 637.328,64 euroko inbertsioa egin zuen.

Tuterako Gizarte Zerbitzuen Zentroan, berriz, haurtzaroa artatzeko taldeak 90 familiako 163 adin txikiko artatu zituen, lan eta gizarteratzeko taldeak 111 pertsonaren lan-ibilbideak antolatu zituen, eta genero-indarkeriaren emakume biktimak artatzeko taldeak 308 emakumeri eman zien laguntza, 703.216,32 euroko inbertsio publikoarekin.

Horrez gain, Fundazioa arduratuko da Behaketa eta Harrera Zentroak (BHZ) kudeatzeaz. Zentroek adin txikikoen babesgabetasun-egoerak baloratzeko eta kudeatzeko prozesuak burutzen dituzte, hala behar izanez gero, gurasoen guraso-ahala kaltetu dezaketen babes-neurriak hartzearekin batera, edota babesteko beharrezko neurriak ezartzeaz gain. Era berean, larrialdiko abegi-familien balorazio-programa kudeatuko du (7 urtetik beherako haurrak artatzen dituzte). Gaur egun, Nafarroan bi BHZ zentro daude, gatazkarena eta babesarena, eta, Ilundain Haritz Berri Fundazioak eta Xilmena Fundazioak kudeatzen dituzte, hurrenez hurren.

Gatazkaren BHZ Zentroa Ilundain Haritz Berri Fundazioak kudeatzen du 2005az geroztik eta babesaren BHZ Zentroa Xilema Fundazioak. 86 teknikarik eman zien zerbitzua 257 adin txikikori 2017. urtean, eta 1.831.234 euroko inbertsioa egin zen. Bi zerbitzuetan plazak gehitzen diren heinean, inbertsioa ere gehitzea aurreikusten da. Gatazkaren BHZn egun 15 plaza daude, eta 18 izatera igaroko da, eta babesaren BHZn egungo 12 plazatik 15 plaza izango dira. Horrekin guztiarekin, Fundazioaren hasierako aurrekontua 4,7 milioi eurokoa izango da; hau da 136.000 euro (%3) gehiago. Horrela, zerbitzuak gehitu ahal izango dira; zehazki, kasuak bulegoko ordutegitik kanpo aztertzeko guardia-zerbitzua.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde eta kontseilari Miguel Laparrak ondorengoa nabarmendu du: “zerbitzu horien garrantzia dela-eta, komeni da kudeaketa fundazio publikoaren bitartez egitea, zerbitzuaren jarraipena bermatuaz profesional kualifikatuak eta esperientziadunak subrogatuta; profesional horiek aipatu fundazioetan egin duten lana oso egokia izan da”.

Behin fundazioa eratzea onartuta, datozen egunetan lege-proiektua bidaliko da Parlamentura, abian jartzeko beharrezko kreditua handitu dezan, eta zerbitzu ezberdinak aldatzeko egutegia ezarriko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa