(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irunberrin egin den hondakin organikoen bioekonomia zirkularreko proiektu pilotua foru intereseko gisa izendatua izan da osteguna, 2018.eko abenduak 27


"Josenea Bio"-k sustaturik, 3 eta 15 lanpostu zuzen artean sortzea aurreikusten du, gizarte eta prestakuntza dimentsioa bultzatuz landa ingurunean, eta NLG 2014-2020 izenekoak finantzatu du.


Nafarroako Gobernuak foru intereseko gisa izendatu du Irunberriko “Josenea Bio, SLU”-k sustaturiko inbertsio proiektua. 3 eta 15 lanpostu zuzen artean sortzea aurreikusten du, 200.000 euroko inbertsioarekin. Zangoza eskualdean toki mailako hondakin organikoen bioekonomia zirkularreko kudeaketa proiektu pilotua da, gizarte eta prestakuntza dimentsioa duena. Ekimenak 78.166 euroko diru-laguntza lortu du, Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programan proiektu pilotuetara eta produktu, prozesu eta teknologia berrien garapenera zuzenduriko deialdiaren barruan (FEADERen laguntzarekin finantzaturikoa).

Gobernuaren iritziz, une honetan 33 pertsonari lana ematen dien “Josenea Bio” proiektuak dituen abantailen artean, sorturiko enpleguaren gizarte izaera, toki mailan deszentralizaturiko ekonomia zirkularraren aplikazioa, UPNArekin egiten den lankidetza eta ezagutzaren transferentzia eta gizarte eta lurralde mailako berrikuntza daude. Horrez gain, berrikuntza teknologikoa dakar, egungo eredu zentralizatuan kudeaturikoak baino txikiagoak diren hondakin kopuruetara egokituriko teknologia eta protokolo xumeak moldatuz; prestakuntza arloko berrikuntza; produktuen eta zerbitzuen berrikuntza, beste ongailu eta fitosanitario batzuen oinarria izan daitekeen toki mailako ongarri berria sartuz; eta erregai fosilen kontsumoaren murrizketa.

Horrez gain, S3 Estrategiara zuzenduriko proiektua da, haren nekazaritza-elikagai eta baliabide berriztagarri ikuspegitik, elikadura katearen egituraketa gisa; ekonomia zirkularraren sustapenera; energia fosilen kontsumoaren murrizketara; enpresen batez besteko tamainaren hazkundera; enpresen kudeaketari buruzko kultura berrira; eskualdearen ekonomia garapenera; eta lurraldearen kohesiora zuzendurikoa, alegia. Azpimarratzekoa da Europar Batzordeak, landa garapeneko programetara loturiko Jardunbide Onen adibide gisa aintzatetsi duela proiektua.

Gogorarazi behar da Gobernuak foru intereseko inbertsio izendatu ditzakeela Nafarroaren ekonomia, gizarte edo lurralde garapenerako garrantzi berezia duten proiektuak. Izendapen hori jasotzen duten ekimenek ondoren lehentasunezko eta premiazko bultzada jasotzen dute Nafarroako administrazio publiko guztiekin egin behar dituzten tramiteetan. Horrela, adibidez, jarduera martxan jartzeko, hirigintza plangintzarako edo egikaritze, irekitze edo funtzionamendu lizentziak lortzeko aurreikusten diren tramiteen ohiko epeak erdira murrizten dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa