(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ireki da enpresa txikiek eta ertainek kanpoko merkataritza lanak egingo dituzten pertsonak kontrata ditzaten laguntza deialdia ostirala, 2018.eko abenduak 28


200.000 euro bideratuko dira, Nafarroako enpresen nazioartekotzea profesionalizatzeko eta esportazio bolumena bultzatzeko


Nafarroako Gobernuak, enpresa txikienen kanpoko merkataritza dinamizatzeko teknikariak kontratatuko dituzten enpresa txikiei eta ertainei zuzenduriko deialdia argitaratu du ostiral honetan. Xede horretara 200.000 euro bideratuko dira.

Diru-laguntzak eskatzeko epea larunbat honetan hasi eta urtarrilaren 28an amaituko da. Guztiak ere, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko dagokion fitxaren bitartez aurkeztu beharko dira.

Deialdia onetsi duen Izaskun Goñi Ekonomia eta Enpresa Politika eta Lan zuzendari nagusiaren ebazpenak azaltzen duenez, prozeduraren helburu nagusia Nafarroako enpresa txikien eta ertainen nazioartekotze handiagoa lortzea, esportazio bolumena bultzatzea eta enpresa esportatzaile erregular kopurua handitzea da. Horretarako, konpainiaren nazioartekotze proiektuak aurrera eramango dituzten eta kanpoko merkataritzari buruz ezagutzak dituzten pertsonen kontratazioa diruz lagunduko da.

Diru laguntza jasoz kontratatuko den pertsonak gutxienez hamabi hilabetez eskaini beharko ditu zerbitzuak, jardunaldi osoan, enpresaren kontura. Diruz lagunduriko kontratazioak, kanpoko merkataritza lanak egiten dituzten langileen enpleguaren hazkundea eragin beharko du. Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 12.000 eurokoa izanen da.

Laguntzak norgehiagoka prozedurari jarraituz emango dira. Hau da, alderaketa eginen da aurkezturiko eskarien artean eta lehentasun ordena ezarriko da, deialdiaren oinarrietan ezarri diren baloraziorako irizpideak kontuan izanik.

Horien artean hauek daude: enpresaren nazioartekotze planaren kalitatea; kontratazio planaren justifikazioa eta koherentzia,; kalitatezko enpleguan izanen duen eragina (mugarik gabeko kontratuak); enpresak Nafarroako Nazioarteko Planaren talentuaren ardatzarekin duen konpromisoa; eta enpresak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa.

Diru-laguntzak emateari buruzko ebazpena, eskariak aurkezteko epea amaitu eta lau hilabeteko epean jakinaraziko da, gehienez ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa