(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tuterako Ospitaleak erradiologia robotiko ekipamendu berri bat gehitu du, 240.000 euroko inbertsioa eginez ostirala, 2018.eko abenduak 28


"Discovery XR656+" ekipamenduak irudiak azkarrago eta hobe lortzea ahalbidetuko du eta bilaketak errepikatzea saihestuko du


Reina Sofía Ospitaleko Erradiologia Saileko taldea ekipamendu robotiko berriarekin batera. ( irudia handitu )

Tuterako Reina Sofía Ospitalak erradiologia konbentzionalarako robotiko ekipamendu berri bat estreinatu du. Tresna honek froga ezberdinetan egiten diren irudien abiadura eta kalitatea nabarki hobetuko ditu. "Discovery XR656 +" izeneko ekipamendu berria, General Electric Healthcare Spain enpresak hornitu du, guztira 240.790 eurokoa da eta Erradiologia Sailako bigarren aretoan instalatu egin da.

Ekipamendu berriaren abantaila nagusiak erabileraren abiadura eta irudiaren kalitate bikaina dira. Robotiko ekipamendu honek moldakortasun eta ergonomía batzen du, eta gainera tresnaren kokapen automatikoa onartzen du, horrela erosoago moldatu daitezke zutik, etzanda edo gurpil-aulkietan dauden gaixoak. ”Tresna digital hauek oso azkarrak dira. Teknikarientzat ahalegina gutxiago suposatzen dute, automatikoki kokatzen direlako. Teknikariak irudia hartzeko ekintza egiten du eta onartutakoan, irudia zuzenean gordetzen da zerbitzarian” dio María Rosa Cozcharra Reina Sofía Ospitaleko Erradiologia Saileko arduradunak.

Halaber, azpimarratu beharra dago "Discovery XR656 +" Dual Energy teknolgia erabiltzen duela, oso baliagarria den irudi torazikoaren azterketan; Tomosintesia du, 3D datuak eskuratze bolumetrikoa ahalbidetzen duena; eta Telemetria erabiltzen du ere, horrek detektagailua baino luzeagoak diren eskualde anatomikoak irudi bakar batean bakarrean ikustea ahalbidetzen du, esate baterako, bizkarrezur osoak edo gorputz-adar,txikiagoak.

Ekipamendu berri honen instalazioa frogetan zehar gaixoak jasotezen duen erradiazioaren dosia jakiteko aukera emango du. "Europako araudi berriaren arabera, gaixoak jasotako erradiazio dosia erregistratzeko betebeharra ezartzen du eta, orain arte, informazio hori bakarrik mamografietan eta TAC-etan lortzen da” gaineratu du Cozcolluelak.

2017 urtean 14.988 erradiografia programatuak

2017 urtean zehar Reina Sofía Ospitalea guztira 14.988 erradiografiak programatu zituen, horietatik 7.226 Lehen Mailako Arreta Unitatekoak izan ziren eta 3.286 Traumatologia Zerbitzukoak. 2018 urteko azaroan Erradiologia Saileko jarduerak 14.400 plaka burutu ditu, Lehen Mailako Arreta Unitatekoak 6.902 eta 3.542 Traumatologiatik eskatutakoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa