Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Artista eta komisaria berak idatzia, erakusketan doan eskuratu ahal izango da martxoaren 24ra bitarte
Nafarroako Museoak une honetan Kaperan duen Altsasuko Dora Salazar eskultorearen erakusketari buruzko argitalpena argitaratu du. Argitalpena ‘Dora Salazar. Arnasa hartu, arnasa bota, erruak garbitu. Inspiración, espiración, expiación’ deitzen da, eta hamasei orrialdetan Nafarroako artistak bere obraren zentzuaz idatzi du, gizakiaren gorputzean eta kritika feministan oinarritua, Nafarroako Museoak egungo artearentzat prestaturiko espazio berri horretan erakusteak berarentzat zer suposatzen duen azaltzearekin batera.
“Proiektuaren helburua da giro bat sortzea, bizipen estetikoaren ingurunea, sentsuala eta intelektuala, lehengoa eta berria batuaz, nire ekarpenean beti egon dena, eta dena bat egitea”, adierazi du artista plastikoak argitalpenean. Orrialdeetan, Kaperan jarritako eskulturen zerrenda osoa ez ezik, erakusketa-leku horretan hartutako koloretako bat-bateko hamar argazki ere agertzen dira. Halaber, Dora Salazaren profil profesionala jasotzen da; 1985. urtean hasi zen Bilbon lehen erakusketak eginaz.
Martxoaren 24ra bitarte
Argitalpena doakoa da, eta erakusketen aretoan bertan eskura daiteke. Era berean, Nafarroako Museoaren web orrialdeko Erakusketen atalean eta Nafarroako Kultura web orrialdean (www.culturanavarra.es) deskarga daiteke.
Dora Salazarren erakusketa urriaren 26an inauguratu zen, eta irekita egongo da martxoaren 24ra bitarte. Lehen erakusketa hori alde batera utzita, Kaperan egingo diren erakusketak hamar hilabetez egongo dira, maiatzetik hurrengo urteko martxora bitarte.
Espazioa iraupen luzeko erakusketa-areto bezala berreskuratu da museoaren funtsetan obrak dituzten Nafarroako egungo artistentzat. Erabakia “Arte guztia Garaikidea da” berritze-proiektuan sartzen da, azken hiru hamarkadatan Nafarroako Museoan burutu den garrantzitsuena, eta instalazioetan nahiz erakusketa iraunkorrean eragina du. Laster inauguratuko da, eta berrikuntza garrantzitsuak izango ditu hirugarren eta laugarren solairuetan, arte garaikidearen protagonismo berezi eta guzti.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen