(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak kontabilitate erregistroak bidaltzeko tokiko entitateek erabilitako tresnara sartzeko aukera eman dio Kontuen Ganberari ostirala, 2018.eko abenduak 28


Horrela islatzen da gaur goizean Elizalde kontseilariak era gainbegiratze-organoko presidenteak sinatu duten hitzarmenean


Ezkerretik eskuinera: José Luis Ezquerro, Kontuen Ganberako abokatua; Olaechea presidentea, Elizalde kontseilaria eta Xabi Lasa, Toki Administrazioko zuzendari nagusia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak IDECAL izena duen plataformara sartzeko aukera eman dio Nafarroako Kontuen Ganberari. Tresna honen bidez tokiko erakundeek kontabilitate fitxategiak (aurrekontua, aurrekontu hedatua, likidazioa eta kontuak) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari aurkezten dituzte.

Horrela islatzen da gaur goizean Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilaria den, Isabel Elizaldeak eta gainbegiratze-organoko presidenteak, Asun Olaechea, sinatu duten lankidetza hitzarmenan.

Hitzarmen honen xedea Kontuen Ganbarak tokiko erakundeek bidalitako kontu orokorren fitxategi osoak kontsultatu ahal izatea da, horrela bere helburuak diren kontuen ikuskatzea eta Nafarroako tokiko erakundeen kudeaketa ekonomikoa laguntzea errazteko. Hitzarmenak kudeaketa publikoaren eraginkortasuna hobetuko du, baliabide publikoen erabilera bateratua eta partekatua erraztuz

Horrez gain, hitzarmenak Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak Kontuen Ganbera lau urteko epeaz sarbidea erraztuko duela ezartzen du, eta Kontuen Ganberak datu horiek bakarrik erabiliko dituela Tokiko erakundeen kudeaketa ekonomikoaren kontrolatzeko bere eskuduntza legalak betetzeko.

IDECAL (Tokiko Administrazioaren Kontabilitate Erregistroen Datuen Trukea) Nafarroan 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, betezeko indarreko plataforma da, eta tokiko erakunde bakoitzeko kontabilitate-aplikazioek sortutako fitxategiak biltzen ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa