(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak adierazi du Nafarroa etorkizunari aurre egiteko hobeto prestatuta eta indartsuago aurkitzen dela ostirala, 2018.eko abenduak 28


Urte-amaierako mezuan, gizarte-kohesioa, elkartasuna eta partekaturiko esfortzua eskatu ditu iritsi daitezkeen mehatxuen aurrean


Transcripción textual del video

La Presidenta de Navarra, Uxue Barkos, ha afirmado en su mensaje de fin de año que la sociedad navarra puede afrontar el futuro desde la seguridad que da la estabilidad de unos pilares fuertes y firmes, asentados en valores como la cohesión social, la solidaridad y el esfuerzo compartido. “Esos valores son nuestra mejor arma frente a las amenazas que puedan llegar”, ha señalado.

presidenta

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos urte-amaierako mezuaren une batean. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakaria den Uxue Barkosek urte-amaierako mezuan adierazi du Nafarroako gizartea gai dela etorkizunari aurre egiteko, zutabe indartsuen eta sendoen egonkortasunak ematen duen segurtasuna izateagatik, gizarte-kohesioa, elkartasuna eta partekaturiko esfortzua bezalako balioetan oinarritzen delako. “Balio horiek iritsi daitezkeen mehatxuen aurrean ditugun gure armarik onenak dira”, adierazi du.

Zehazki, Barkosek nabarmendu du Nafarroa egun “hobeto prestatuta eta indartsuago” aurkitzen dela. Halaber, gogoratu du Foru Komunitateak “egonkortasun politiko eta ekonomikoaren lau urte lotu dituela”, eta Nafarroako laugarren Aurrekontu Orokorrak onartu dituztela aipatu du; “funtsezko erreminta horri esker, urte hauetan zehar, kontuak zuzendu ahal izateaz gain, lehentasunen aldaketa argia sustatu ahal izan dugu, zerbitzu publikoen kalitatea finkatuaz”.

Ildo horretan, Lehendakariak azpimarratu du urte hauetako egonkortasunak adierazle sozio-ekonomikoak hobetu dituela, baina “ezin dugu horrekin konformatu”; halaber, adierazi du kalitatezko enplegua sortzea dela helburu nagusia, “horretan ari gara eta gure ahalegin guztia egingo dugu”.

Genero-indarkeriaren aurkako borroka eta elkarbizitza

2018. urteari dagokionean, Barkos Lehendakariak bere hitzaldian gogoratu du Nafarroako gizartea kalera inoiz baino gehiago atera den urtea izan dela, gizon eta emakumeen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra eskatuaz, eta diskriminazioaren, jazarpenaren eta indarkeriaren aurkako mobilizazio historiakoak burutuaz. Ildo horretan, honela adierazi du: “ezbairik gabe, 2019an emakumeen aurkako indarkeria gogaikarriaren aurka borrokatzen jarraitu beharko dugu. Eremu guztietan, fronte guztietan egin beharko dugu, baina batez ere arazoari sustraitik helduta, hezkuntzatik”.

Orobat, gogoratu du 2018. urtea izan dela ETAren behin betiko amaiera ezagutu dugun urtea, “gure gizarteak aspalditik, aspaldiegi, agerian utzitako eskakizuna”. “Egun, garaia da guztion artean iraganaren memoria kritikoan aurrera egiteko. Izan ere, memoria, iraganeko kontua ez ezik, etorkizunekoa ere bada. Eta helburu horretan, elkar aurkitu behar dugu”, adierazi du.

Ikuspegi orokorrago batetik, Barkosek gure ingurunean, Estatuan nahiz Europar Batasunean, gertatzen ari den erasoa ere aipatu du; hots, konfrontazio eta gorroto diskurtsoena; “populismo xenofoboa sustatu eta gure eskubideen, askatasunen eta ekitate sozialaren sistema eztabaidan jartzen dute”. Lehendakariak adorea eskatu du, “beldurrik gabe” aurre egin beharreko erronka dela adieraztearekin batera; Nafarroak “gizarte demokratiko, solidario eta irekia bezala egon behar du, den bezalaxe, demokrazia oinarrizkoena eta justizia soziala defendatzeko”.

Nafarroako Lehendakariak, halaber, Ongizate Estatu kaudimenduna eta kalitatezkoa garatzen jarraitzearen aldeko apustua egin du. “Krisiaren urterik okerrenetan gertatutako murrizketen azpiegitura sozialak berreskuratu ditugu, baina jakin badakit ezin izan dugula leheneratze osoa gauzatu. Oraindik badago zer egin”, ziurtatu du.

Barkosek 2019. urterako adierazitako erronken artean, Nafarroa komunitate lehiakor eta berritzaile gisa finkatzea ere agertzen da, ingurumena errespetatzen duena, ekonomia berdeagoa eta zirkularra sustatuta.

Autogobernua

Bestalde, berzentralizatzeko ateratzen ari diren korronteen aurrean, Barkosek bere konpromisoa berretsi du, “foru-erregimenaren eta autogobernuaren defentsa hertsia eta zorrotza eta, aldi berean, leiala eginaz”. Bereziki, eskaera historiko bat gauzatuta ikusi nahi duela gogoratu du; hau da, Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren eskumena behin betiko berreskuratzea. “Gobernu zentralak zor hori betetzeko aukera du. Nafarroak lana eginda du, eta zorrotza izango da”, adierazi du.

Lehendakariak erronka horiei guztiei “mundura irekitako jarrerarekin” aurre egiteko eskaera egin du. “Une gakoan bizi gara Europar Batasunaren bilakaeran, eta Nafarroak asko du emateko. Gure aniztasuna, gure dibertsitatea, aukera onenetariko bat da. Gure nortasun berezia defendatu eta eszenatoki orokorrean geure ahotsa eduki behar dugu” adierazi du.

Azkenik, Lehendakariak ondorengoa adierazi du: “beste urte bat dugu aurrean, eta helburu komuna: Nafarroa modernoagoa eta oparoagoa eraikitzea, gizarte eta lurralde aldetik kohesionatua, integratzailea, berritzailea, dinamikoa, solidarioa, elkarrizketarako irekia, kaudimenduna eta iraunkorragoa. Guztion artean Nafarroa hobea lortzeko urtea”.MensajeFindeAño20182.pdf


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa