(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOZ-Osasunbideako ospitaleek menu tipikoak eskainiko dituzte Gabon zahar gauean, Urteberri egunean eta Errege egunean igandea, 2018.eko abenduak 30


Menu horien prestakuntzan ospitaleetako dietistek eta nutrizionistek hartu dute parte.


Lizarrako García Orcoyen hospitalea. ( irudia handitu )

Garai hauetan ohikoa denez, eta Gabon gauean eta Eguberri egunean bezala, Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbideko ospitaleek menu bereziak eskainiko dizkiete bertan dauden pazienteei Gabon zahar gauean, Urteberri egunean eta Errege egunean. Menu horien prestakuntzan ospitaleetako dietistek eta nutrizionistek hartu dute parte.

Horrela, Nafarroako Osasun Multzoak (Nafarroako Ospitalea, Virgen del Camino Ospitalea eta Ubarmin Klinika) eskainiko duen menua hau izango da: eskarola entsalada sagarrarekin, gazta freskoarekin eta mahaspasekin; otarrain ukitua duen legatza mahonesarekin; Jijonako turroi krema eta zortearen mahatsak. Urteberri eguneko bazkarian, berriz: kardoa almendrekin, oilaskoa sagar eta okaran saltsan, gazta tarta ahabiekin eta Eguberrietako gozokiak. Errege bezperako gauean itsaski krema, bakailao gratinatua ali-oliarekin eta Errege erroska. Urtarrilaren 6ko bazkariak alkatxofak urdaiazpikoarekin, iberiar masailak saltsan patata salteatuekin, eta pantxineta izango ditu.

Tutera

Tuterako Reina Sofía Ospitaleari dagokionez, Gabon zahar gauean zigala krema brandyarekin, barazki milorria, bakailaoa tipularekin eta baratxuri mahonesarekin eta zortearen mahatsak eskainiko ditu. Urteko lehenbiziko bazkaria gari-zainzuri eta ganba krema, kukuluak antxoa ozpin-olioarekin, masaila errea tipula karamelduarekin eta gazta tarta eta askotariko turroiak izango da.

Amaitzeko, Errege eguneko bazkaria okela-salda jerezarekin, itsaski pastela, pikantoi erreak sagar saltsarekin, errege erroska eta askotariko turroiak izango da.

Lizarra

Lizarrako García Orcoyen Ospitalean, Gabon zahar gauerako programatu den afariak arrain zopa, askotariko entremesak, zapotxoa labean, urte amaierako mahatsak eta askotariko turroiak izango ditu. Urteberriko bazkarian, berriz, okela-salda, otarrainxkak plantxan, arkume errea panadera patatekin, Carolina tarta eta askotariko turroiak aterako dira.

Errege bezperako gauean, entsalada ahuntz gaztarekin, izokina saltsa tartariarrarekin, errege erroska eta askotariko turroiak banatuko dira. Urtarrilaren 6ko bazkariak bakailao eta ganba hostorea, entrekota piper berdeekin, mamia eta askotariko turroiak izango ditu.

San Francisco Javier Zentroa

San Francisco Javier Zentroan, Gabon zahar eguneko afaria itsaski kremarekin hasiko da. Ondoren, piperrez eta urdaiazpikoz beteriko azpizuna tipula karamelduak lagunduta eta amaitzeko bertan eginiko turroi flana, zortearen mahatsak eta limoi sorbetea. Urteberri eguneko bazkariak plater hauek izango ditu: bieiraz eta ganbaz beteriko hostorea eta masailak barazkitxoekin eta patata purearekin. Postrerako, txokolate zuri eta fruitu gorri zopa, turroiak eta izozki kopa.

Amaitzeko, Errege eguneko menuak txaka entsaladilla, mokadutxo txikiak, otarrainxka egosiak, bakailaoa pil-pilean gulekin, errege erroska, turroiak eta limoi sorbetea izango ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa