(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan kirol jarduerak antolatzeko laguntza deialdia onartu da asteazkena, 2019.eko urtarrilak 2


130.000 euroko guztizko zenbatekoa duela, 2018ko urriaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitarteko epealdia barne hartuko du


Nafarroako Gobernuak 130.000 euroko guztizko zenbatekoa duen laguntza deialdia onartu du, Foru Komunitatearen barnean kirol jardueren antolaketa sustatzeko. Kirol taldeei, kirol talde filialei eta kirola sustatzeko erakundeei zuzendutako deialdi honek 2018ko urriaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitartekop epealdia barne hartuko du.

Nafarroako herritarren artean kirol jarduna sustatu eta hedatzen laguntzea da deialdi honen helburua, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta genero arloko rolak eta estereotipoak hausteaz gain. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 1ean bukatuko da.

Deialdi honi atxiki dakizkiokeen kirol ekitalditzat joko dira federatutako modalitateen autonomia-erkidegoen arteko zein estatu mailako txapelketak eta lehiaketak, sektoreko faseak edo igotzeko zein jaisteko promozioak; estatuko zein nazioarteko oihartzunagatik kirol garrantzi berezia duten probak eta norgehiagokak, dagozkien estatu mailako edo nazioarteko federazioei atxikitakoak; eta parte-hartze handiko kirol jarduera irekiak, baita kirol tradizio luzea izan edo Nafarroako modalitate autoktonoak sustatzen dituzten probak ere.

Deialditik kanpon utzi dira Nafarroako Kirol Jokoei atxikitako kirol jarduerak; 2003an edo ondorengo urteetan jaiotako kirolarientzako jarduerak (Espainiako txapelketak edo horietarako sailkapen faseak izan ezik); beste deialdi espezifikoago batzuei atxikitakoak; herrietako jai-egitarauen barnean antolaturiko kirol jarduerak; “bazkidearen eguna”, “klubaren eguna” zein bestelako ospakizunen kariaz kanpoko kirolarien parte-hartzerik ez duten izaera sozialeko ekitaldiak; beteranoei eta masterrei zuzendutakoak; 2003an edo ondorengo urteetan jaiotako adigabeen parte-hartzea izen-emateen % 60 gainditzen duten jarduerak; eta Kirolen Kontseilu Nagusiak aintzat hartu ez dituen kirol modalitateenak.

Eskaerak nahitaez era telematikoan aurkeztu beharko dira esteka honen bitartez, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuaren izenean. NKGIren webgunearen bidez ere egin ahalko da.

NKGIk diruz lagundutako beste ekitaldi batzuk

Laguntza deialdi honez eta bestelakoez gain, NKGIk 195.000 euroko guztizko balioa duen aurrekontua bideratuko du 2019an kirol ekitaldi bereziak antolatzeko; hala nola, Europako patinaje txapelketa (100.000 €), emakume txirrindularien Nafarroako bira (55.000 €) eta Miguel Indurain Sari Nagusia (40.000 €). Hauei gaineratu behar zaizkie Miguel Indurain fundazioak aurten bultzatu beharreko ekitaldiak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa