(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gidatzerakoan mugikorra erabiltzearen aurkako kanpaina berraktibatu du asteazkena, 2019.eko urtarrilak 2


400.000 orri-markatzaile banatuko ditu IATetan, “Mugikorrak beti itxaron dezake, zure bizitzak ez” goiburuarekin 


Kanpainaren orri-markatzailea.

Nafarroako Gobernuak mugikorraren formako 400.000 orri-markatzaile banatuko ditu IATetan 2019 osoan zehar, Bide Segurtasunaren Nafarroako Estrategiaren esparruan, gidatzerakoan ez arreta galtzeko 2018an egindako kanpainari jarraipena emateko, batez ere gidariei zuzenduta, baina baita oinezko eta txirrindulariei ere.

“Mugikorrak beti itxaron dezake, zure bizitzak ez” esloganaren bitartez, gidatzerakoan mugikorrean mezu bat irakurtzeak edo idazteak duen arriskuari buruzko hausnarketa egitera bultzatu nahi da. Kanpaina instituzionala ekainaren 22an aurkeztu zuen Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako María José Beaumont kontseilariak.

Hildakoak izaten diren hiru istriputatik bat gidatzerakoan arreta galtzeagatik gertatzen da Estatuan, eta kopuru hori %50era iristen da biktimarik gabeko ezbeharren kasuetan, pilaturiko faktorea dela uste baita, abiadura, alkohola, ikusgaitasun baxua eta abarrekin batera.

Bestalde, mugikorra izaten da harrapatzeen edo istripuen beste faktore bat, zuzenean eragiten ez badu ere, gidatzerakoan arreta galarazteagatik, zoritxarreko amaiera saihesteko erreakzionatzeko denborarik ez baitu ematen; halaber, gauza bera gertatzen da semaforoa edo oinezkoen pasabidea igarotzerakoan elkarrizketa idatziekin arreta galduta doazen oinezkoekin.

Arreta-galtze hirukoitza

Mugikorra erabiltzeak hiru arreta-galtze ezberdin sor ditzake: ikusmenekoa, pantaila irakurtzerakoan; kognitiboa, burua okupatuta izateagatik mezua pentsatzen; eta eskuzkoa, hatzak mezua idazten aritzeagatik bolantetik eskuak kenduta.

Barne Zuzendaritza Nagusiak hitzarmena egin du IATeen kudeaketako bi enpresarekin, gidaria ordaintzera joandakoan materiala banatzeko. TÜV Rheinland Group nahiz Revisiones de Navarra S.A. enpresek Bide Segurtasunaren Nafarroako Estrategiarekin parte hartzea erabaki dute ezbehar-tasaren indizeak murriztu nahi dituen kanpaina hedatzeko.

Guztira, 400.000 orri-markatzaile inprimatu dira, urtean Nafarroan ibilgailuen 400.000 azterketa egiten direlako. Edonola ere, banatzeko beste bide batzuk erabiliko dira; hala nola, osasun-zentroak, liburutegi publikoak eta pribatuak, Polo Parkea eta ikastetxeak, oro har.

Orri-markatzaileak mugikorraren formakoak dira, eta gazteleraz nahiz euskaraz ondorengo eslogana dute, batetik: “Mugikorrak beti itxaron dezake, zure bizitzak ez”; eta, bestetik, mezuen elkarrizketa bat agertzen da, emotikono eta guzti, eta, bertan, ondorengo mezua agertzen da: “gidatzen ari bazara, EZ ZENUKE mezu hau irakurtzen aritu behar” eta “dena dela eta edozein dela ere, pixka bat itxaron ahal izango du”. Materiala iazko udan sare sozialetarako egindako bideoei batuko zaie.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa