Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Doktoretza aurreko ikasleen jarduna balioan jartzeko helburuz sortutako kanpainak jada hamabost ikertzaileren lana eman du ezagutzera
Hezkuntza Departamentuak 2016-2017 ikasturtean Nafarroarako interesa duten doktore tesiak egiteko ikerketara laguntzak berreskuratu zituen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin zein Nafarroako Unibertsitatearekin izandako elkarlanari esker, #Ikerketabiribila kanpainaren baitan zientzia gizartera gerturatzeko apustua hartu zuen.
#Ikerketabiribila ekimena ikerketa bekei esker doktore tesia lantzen ari diren ikasleek beraien ikerketa lerroa eta ikerketa lana ezagutzera ematean du ardatza, hala Hezkuntza Departamentuak bideo grabaketa jarri die eskura eta baita departamentuko webgunea ere.
Pasa den iralairen 20tik aurrera, Hezkuntzako webgunean lehen bideoa argitaratu zenetik, ostegunero ikerketa lan bat gehituz joan da. Jada hamabost dira Departamentuak argitara emandako ikerketak eta kanpaina hori segidai emango dio datorren urtarrilaren 10etik aurrera, beste ikerlari gazte baten ikerketa ezagutzera emanez. Azken finean, ekimen honen helburua Nafarroan edo kanpoan ikerketa bat egiten ari direnen lana ezagutzera eman eta errekonozimendua eskaintzea da, garbi utziz beraien proiektuak gizartean duen eragin baikorra, zientzia gizarteari gerturatzearekin bat. Ekimenak, hortaz, gazteen talentuari bultzada eman eta gazte ikertzaileen zerbitzuen inguruko informazioa helarazten du.
Hezkuntza Departamentuak doktore tesiak egin ahal izateko diru-laguntzak berreskuratu zituen 16-17 ikasturtean, 2012an desagertu ziren laguntzak. Horiei 17-18 ikasturtean nazioarteko mugikortasunerako diru-laguntzak gehitu zitzaizkien Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Orokorreko Formazio, Ikerketa eta Garapen Planaren baitan. Hala, datozen egunotan laguntza horiek jasoko dituzten ikasleen zerrenda argitaratuko du Hezkuntzak. 25 ikasle izango dira beraien doktoretza aurreko kontratuetan hilabetero jasotzen duten diru kopuruarekin eta bidaietarako laguntzarekin batera laguntza gehigarria jasoko dutenak, beraien tesiak garatu eta formazio akademikoa eta ikertzailea finkatzeko helburuz. Guztia, Nafarroan landutako ikerketen nazioartekotzea eta lehiakortasunaren mesedetan.
Honako zerrendan kontsulta daitezke #Ikerketabiribila kanpainan argitaratutako lanak:
2018/09/13- Yolanda Alonso Martirena
2018/09/20 - Cristina Galarregui Miquelarena
2018/09/27 - Damián Muruzabal Gambarte
2018/10/04 - Lucía Gayoso Morandeira
2018/10/11- Julen Sanz Serrano
2018/10/18 - Paola Morales Zimmermann
2018/10/31 - Carmen Gándara Rossi
2018/11/08 - Amaia Angulo
2018/11/15 - Violeta Balbás Martinez
2018/11/22 - Javier Morentin Encina
2018/11/30 - Antonia Aretio Romero
2018/12/07 - Thaïs Rodés Sarrablo
2018/12/13 - Miguel Fernando González Zalba
2018/12/20 - María Teresa Domínguez Fernández
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen