(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak errekurtsoa aurkeztuko du akusatuak espetxeratzea onartzen ez duten autoen aurka, 2016ko Sanferminetan sexu-erasoa gertatzeagatik osteguna, 2019.eko urtarrilak 3


Erregu-errekurtsoetan erabaki hori baliogabetzea eta espetxean berehala sartzea eskatuko da


Nafarroako Gobernuak gaur goizean ondorengo komunikatua argitaratu du:

"Nafarroako Gobernuak Nafarroako Probintzia Auzitegiko bigarren aretoaren erabakiarekiko erabateko desadostasuna adierazten du, akusatuak espetxean sartzeko eskaera ukatzen baitu, 2016ko Sanferminetan sexu-erasoa gertatuta.

Ildo horretan, Gobernuaren Aholkularitza Juridikoak espetxean sartzea eskatzeko abenduaren 26an egindako bistan alegaturiko arrazoiak berresten ditu; hala nola, ihes egiteko arriskua eta delitu-errepikapena, kontuan izanda gertakarien larrialdia (horregatik akusatuak izan ziren), bederatzi urteko espetxe-zigorra edota Nafarroako Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Salaren epaia bera, iazko azaroaren 30ekoa, Probintzia Auzitegiarena funtsean berresten duena.  Azken epai horrek, gainera, bi magistraturen boto partikularra izan zuen, gertaerak sexu-erasotzat hartzeagatik.

Nafarroako Gobernuak kalifikazio horri eutsi dio hasiera-hasieratik, eta horrela arrazoitu dute, baita ere, Gobernuak berak nahiz gainerako akusazioek Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztutako errekurtsoan, sexu-erasoarengatik zigortzea eskatuaz.

Probintzia Auzitegiko bi magistraturen argumentuen aurrean (autoetan jasoak), Nafarroako Gobernua bat dator boto partikularrenekin, espetxean berriro sartzeko neurria beharrezkoa delako behin-behineko espetxeratzeari emandako xede legitimoa lortzeko. Modu horretan, akusatuek justiziaren ekintza eta bi zigor-epai bazter uztea saihesten da; hau da, 9 urteko espetxea ezartzen eta berresten dutenak. Zigor horrek gainditu egiten du, ia-ia bikoiztu, Zigor Kodean delitu larriak hain larriak ez direnetatik bereizteko muga bezala hartzen duen 5 urtetik beherako atalasea. Gainera, uste du prozesatuek espetxetik atera zirenetik ezarritako baldintzak betetzeak ihes egiteko arriskua indargabetu dezakeela.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak sexu-indarkeriaren edozein kasurekiko gaitzespena adierazten du beste behin, giza eskubideen indarkeriaren egoera onartezina, neskatoak eta emakumeak berriro biktima bihurtzen dituen eta haien bizitzaren eta askatasunaren aurka erasotzen duen indarkeria izateagatik.

Eremu horretan, Nafarroako Gobernuak emakumeen aurkako indarkeria-egoera bat bera ere ez gertatzeko lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du. Indarkeriak emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna jatorri duela abiapuntutzat hartuta, berdintasun-politikak bultzatzen jarraitu behar da prebentziorako eta sustraitik amaitzeko biderik eraginkorrena bezala, indarkeria-mota hori jasaten duten emakumeek babes eta arreta osoa izateko neurriak  eta baliabideak eratzen jarraitzearekin batera, haien bizitzaren, askatasunaren, duintasunaren eta hiritartasun osoaren aurka erasotzeagatik gizarte demokratiko batean.

Ildo horretan, gogoratu behar da Nafarroako Gobernuak abenduaren 26an onartu zuela emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunaren Foru Legearen proiektua, eredu sozialaren aldaketa lortzeko, bizitzaren iraunkortasunari balio eman eta estereotipoak eta genero-rolak hautsiaz".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa