(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak, José Luis Canoren, Germán Rodríguezen, Gladys del Estalen eta Mikel Zabalzaren familia, gizarte eta erakunde memoriari buruzko azterlana aurkeztuko du datorren astean ostirala, 2019.eko urtarrilak 4


"Oroimena josiz" jardunaldia ostegunean, urtarrilaren 10ean, egingo da, 19:00etan, Baluarten.


Jardunaldiaren kartela. ( irudia handitu )

Datorren ostegunean, urtarrilaren 10ean, “Oroimena josiz” jardunaldia egingo da Baluarten. Bertan, Nafarroako Gobernuak José Luis Canoren, Germán Rodríguezen, Gladys del Estalen eta Mikel Zabalzaren familia, gizarte eta erakunde memoriari buruzko azterlana aurkeztuko du.

Lana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko “Lera Ikergunea” gizarte antropologia ikerketa taldeak eraman du aurrera, eta partaideak Kepa Fernández de Larrinoa, Santiago Martínez Magdalena, Txuri Ollo Gorriti, Karlos María Irujo Asurmendi eta Cristina Saura izan dira.

Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Baluarteko Luneta aretoan, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Kontseilariaren hasierako hitzaldiarekin. Ondoren, Aingeru Epaltzak gidatuko duen mahai ingurua egingo da, eta hauek hartuko dute parte bertan: Karlos Irujo UPNAko taldeko kideak; Aingeru Cano José Luis Canoren anaiak; Rafa Aldai Gladys del Estalen adiskideak; eta Idoia Zabalza Mikel Zabalzaren arrebak. Sarrera librea izanen da toki guztiak bete arte.

Jardunaldiak, Nafarroako azken urteetako historian zergati politikoen ondorioz gertatu izan diren indarkeria kasuetako batzuk hobeto ezagutzen laguntzeaz gain, senideek memoria eraiki duten moduari buruz familiek emango duten testigantza herritarrei hurbiltzeko aukera emango du. Azterlanak, memoriaren ikuspegitik, gaur egun oraindik ere, erakundeen aldetik gertatu izandakoaren mailako erantzunik jaso ez duen Giza Eskubideen zapalkuntza jasan zuten familien aintzatespenari eta erreparazioari lagundu nahi izan dio. Horrez gain, azterlanak, idatzizko, argazkizko, ahozko eta ikus-entzunezko informazio zorrotza ere jasotzen du, eta azterturiko kasuen familia oroimen tipologia mota desberdinei, pribatuei eta publikoei, hurbilketa sozio-antropologikoa egiten zaie.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa