(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Sailak bideo bat editatu du lan-arriskuen kudeaketan langileen arteko kolaborazioa sustatzeko asteartea, 2019.eko urtarrilak 8


Kanpainan oinarritzat hartutako irudiak prebentziozko jarduera ziklo jarraitua izateak zenbaterainoko garrantzia duen erakusten digu. Horren gain, kartelak eta mahai-egutegiak ere egin dira, kudeaketa-arautegian zer urrats eman behar diren azalduaz.


Transcripción textual del video

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak lan-arriskuen kudeaketaren konplexutasuna labur azaltzeko 2 minutuko bideo bat egin du, euskaraz zein gaztelaniaz. Ekimen honekin prebentziozko jardueran estrategia jarraitua izatea beharrezkoa dela erakutsi nahi du, eta, horren harira, enpresaren eta langileen arteko partaidetza eta akordioa bultzatu eta arriskuen identifikatze- eta ezabatze-faseak garrantzitsutzat jo nahi ditu.

Kanpainaren irudia

Kanpainaren irudia

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak lan-arriskuen kudeaketaren konplexutasuna labur azaltzeko 2 minutuko bideo bat egin du, euskaraz zein gaztelaniaz. Ekimen honekin prebentziozko jardueran estrategia jarraitua izatea beharrezkoa dela erakutsi nahi du, eta, horren harira, enpresaren eta langileen arteko partaidetza eta akordioa bultzatu eta arriskuen identifikatze- eta ezabatze-faseak garrantzitsutzat jo nahi ditu.

Laneko Osasunaren 2017-2020 Ekintza Planaren barruan, Arriskuen Kudeaketa Hobetzeko Programan, kanpainaren irudiak lan-arriskuen kudeaketan zer urrats eman behar diren erakusten digu. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak gogoratu du jarduera horretarako hobekuntza-ziklo jarraituko estrategia bat aurrera eraman behar dela, nazioarteko hainbat erakundek, Osasunaren Mundu Erakundeak, Nazioarteko Laneko Erakundeak edo Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europar Agentziak kasu, proposaturikoa, eta 2018an ISO 450001 arauan jasota egon behar duela.

Kanpainak barne hartzen du A2 tamainako 4.000 kartelen inprimatze eta banaketa,  eman beharreko urratsak azalduaz, eta 4.000 mahai-egutegien banaketa 10 langiletik gorako 3.200 enpresa nafar, prebentziozko zerbitzu, sindikatu, enpresari eta lanbide-heziketako zentroetara, beste batzuen artean. Horrez gain, tresna informatiko espezifikoak lantzen ari dira, osasun-arriskuak eta arrisku ergonomiko, higieniko (fisikoak, kimikoak eta biologikoak) eta psikosozialak lantzeko.

Arriskuak identifikatzearen eta ezabatzearen garrantzia

Kanpainaren irudiak zenbait urrats erakusten dizkigu lan-arriskuen kudeaketaren ziklo jarraituan emateko: 1) Arriskuak identifikatzea; 2) Arriskuak ezabatzea; 3) Arriskuak ebaluatzea; 4) Arriskuei lehentasuna ematea; 5) Prebentziozko programazioa; 6) Neurriak aplikatzea; eta 7) Aurrera eramandako neurrien eraginkortasuna aztertzea.

Lehenengo bi urratsak azpimarratu nahi dira (arriskuak identifikatzea eta ezabatzea), eta, horretarako, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren arabera aski da arriskuak detektatzen jakitea, ekintza hauen bidez: toki, instalazio, laneko ekipo eta erabilitako agente kimikoei buruzko dokumentazioa irakurtzea; enpresan zer lan burutzen diren jakitea; nola lan egiten den behatzea; langileei eta/edo haien ordezkariei galdetzea; eta iraganean gertatutako kalteei edo osasunaren zaintzan antzemandako kalteei buruz erabilgarri dauden datuak aintzat hartzea. Azpimarratu du "lehenengo bi urrats horiek aplikatuz gero errazagoa dela enpresako hierarkia-maila guztiak prebentziozko ahalegin horretan bat egitea”.

Ildo horretatik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak komunikazioaren garrantzia azpimarratu nahi du, eta ziurtatzen du langileek eta erdi mailako arduradunek edozein arriskuren berri eman—eta neurri zuzentzaileak proposatu— izango balituzte eta zuzendariak jakinaren gainean egongo balirateke, ezbehar-kopurua nabarmenki eta oso azkar murriztuko litzatekeela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa