(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ollo kontseilariaren esanetan, Lege berriari esker Nafarroa emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren abangoardian kokatuko da

asteartea, 2019.eko urtarrilak 8


Parlamentuan aurkeztu du gaur Gobernuak abenduaren 26an onartutako Foru Lege Proiektua


Ollo kontseilariak Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko Foru Legearen proiektua aurkeztu du Parlamentuan. ( irudia handitu )

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok nabarmendu duenez, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko Lege berriak “Nafarroa abangoardian kokatuko du emakumeen eskubideen aldeko borrokako komunitate aitzindari gisa eta genero etena gainditzeagatik”.

Ollo kontseilariak Gobernuari eusten dioten lau indar politikoen ordezkariekin batera (Virginia Alemán, Geroa Bai; Tere Sáez, Podemos Ahal Dugu – Orain Bai; Bakartxo Ruiz, EH Bildu Nafarroa; Marisa de Simón, I-E, eta NABIren zuzendari kudeatzaile Mertxe Leranoz) aurkeztu du gaur Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko Foru Lege proiektua, ondoko helburu nagusi hauen inguruan: emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eskubidea egiazkoa eta eraginkorra izateko baldintzak sustatzea, emakumeen ahalduntzea eta parte-hartzea bultzatzea berdintasunezko gizarte aktiboa lortzeko, eta desberdintasunaren adierazpen gorena den emakumeenganako indarkeria gainditzea, besteak beste.

Testu hau gobernuaren abenduaren 26ko bileran onartu zen eta Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren oniritzia du.

Olloren esanetan, arau berri honek “giltzarrizko eragiletzat jotzen ditu administrazio publikoak, bereziki toki esparrukoak; mugimendu feministaren eta emakumeen elkarteen zeregina aitortzen du aldaketa estrukturala lortzeko eta esparru guztietan emakumeen ahalduntzea eta partaidetza bultzatzeko giltzarrizko osagai bezala, eta adina, klase soziala eta desgaitasuna gisako aldagaien konbinaziotik sortutako askotariko diskriminazioak identifikatzen ditu”.

Ollo kontseilariak gogoratu duenez, legea “eraldaketa handiak ematen ari diren garaian iritsi da; besteak beste, emakumeek eta gizonek gizartean duten lekua eta posizioa”. Haren iritziz, “egoera honek bilakaera handia izan du, botere publikoetan bi sexuek bizi duten errealitateari eragitearen aldeko ekintzabidea bultzatuz. Hala ere, legea landu aurreko azterlanek islatu dutenez, egun egiazko berdintasuna lortzetik urrun gaude oraindik”.

“Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko Foru Legeak –adierazi du Ollok– aldaketa estrukturala lortu nahi du, bizi-iraunkortasunaren garrantzia nabarmendu eta generoari buruzko estereotipoak eta rolak gaindituko dituen gizarte eredu berri bat, alegia. Horretarako, nahitatezkoa da soldatari nahiz segregazio bertikalari eta horizontalari dagozkien genero etenak baztertzen lagunduko duen gizarte aldaketari ekitea, baina horrekin batera, emakumeen erantzunkidetasunari nahiz partaidetza sozial eta politikorako zailtasunei buruzko egungo defizita gainditu behar da”.

Legearen egitura

Legeak 63 artikulu ditu bost kapitulutan banatuta, baita bost xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta bost azken xedapen ere.

I. Tituluan, Legearen helburua, aplikazio-esparrua eta definizioak jaso dira. Gainera, botere publikoen jardunari buruzko hainbat printzipio arautu eta elkarteak aitortu ditu berdintasuna sustatu eta emakumeen eskubideak defendatzeko alde interesdun gisa.

II. Tituluak “Berdintasun Sistemaren” antolaketa finkatu du, gai honekin zerikusia duten administrazio publiko guztiak eta emakumeen elkarteak nahiz talde feministak kide dituzten koordinazio egiturak barne hartuz. Halaber, NABIren eginkizuna indartu du, Nafarroako politika publiko guztiei dagokien berdintasun printzipioaren zeharkakotasuna eta genero ikuspegiaren aplikazioaren bermatzaile gisa. Azkenik, Berdintasunaren Unitateak arautu eta Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua berdintasunari buruzko aholkularitza eta partaidetzarako organo izendatu du.

III. Tituluan, berdintasun printzipioa bermatzeko mekanismoak zehaztu dira, administrazio publikoen jardunean eta ekintza positiboak abiarazterakoan zeharkako aplikazioa egin dadila aginduz. Zehatz-mehatz finkatu dira zeintzuk diren berdintasun printzipiuoa zeharka aplikatzeko mekanimoak; hala nola, Berdintasunerako Plan Estrategikoa, administrazioen arteko lankidetza eta koordinazioa, kontratazio publikoa, laguntza publikoak, estatistikak eta azterlanak, pertsonalaren gaikuntza, genero inpaktuari buruzko txostena edo genero ikuspegia duten aurrekontuak.

IV. Tituluak genero berdintasuna hainbat esku-hartze esparrutan sustatzeko neurriak arautu ditu. Titulu honek lau kapitulu ditu: Lehendabizikoak, herritar aktiboei buruzkoak, neskei eta emakumeei esparru politiko nahiz sozialean era aktiboan parte hartzeko aukera erraztuko dien esparrua finkatu du, emakumeen elkartegintza zein kirol arloko ahalduntzea eta partaidetza sustatuz, besteak beste. Bigarren kapituluan, ezagutza ardatz gisa hartuta, hezkuntza, kultura eta komunikazioari erreparatu eta emakume sortzaileen eginkizuna bistaratu, emakumeen kultur-jarduera saritu eta kultur inguruneetara duten sarbidea errazteko beharra nabarmendu da. III. kapituluak, bizi-iraunkortasuna aintzakotzat harturik, enplegu politika erantzunkideak bultzatzea du xede eta zaintzaileen jardunaren nahiz denboren erabileraren garrantzia nabarmendu du. Kapitulu honetan, genero ikuspegia osasunaren arloan, gizarte inklusioan, esku-hartze komunitarioan eta garapenerako lankidetzan txertatzeko beharra ere aztertu da, bizi-iraunkortasunerako gakoak diren aldetik. Azkenik, IV. kapituluan, lurralde iraunkorrari erreparatu zaio garapen iraunkorreko 2030eko helburuen arabera.

Azkenik, V. Tituluak Zigor Araubidea zehaztu du.

Legearen elaborazioa

2017an, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) bitartez, zirriborroa lantzeko prozesua abiarazi zuen.

Lehendabizi, egoeraren diagnosia egin zen, Gobernuko departamentuek, beste iturri kualitatibo batzuek eta giltzarrizko informatzaileek emandako informazioan oinarrituta, genero eten nagusiak detektatzeko.

Lege berrirako esparrua zehazten zuen Oinarrizko Dokumentua lantzeko, gai honi buruzko nazioarteko arauak eta Espainiako legeria aztertu ziren. Testua profesionalen zein herritarren partaidetzara ireki zen. Gainera, ekarpen telematikoak bildu eta taldekako bilerak antolatu ziren profesionalekin eta elkarteekin, dokumentuaren idazketarako proposamenak egin zitzatzen, guztira 400 iradokin inguru jaso zirelarik.

Hortik aurrera, gure komunitaterako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko Foru Lege Aurreproiektua landu eta jendaurreko erakusketara ireki zen berriz ere iazko irailean, entitateek, alderdi politikoek, erakundeek eta Nafarroako Gobernuko departamentuek egindako 317 ekarpen bildu zirelarik.

Azkenik, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren oniritziaz, Nafarroako Gobernuak Lege Proiektua onartu zuen abenduaren 26ko bileran.

Argazki oina: Ezkerretik eskuinera, Virginia Aleman (Geroa Bai), Tere Sáez (Podemos-Ahal dugu), Mertxe Leránoz (NABI), Ollo kontseilaria, Bakartxo Ruiz (EH Bildu Nafarroa) eta Marisa de Simón (I-E).

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa