(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Marques de Rozalejo Jauregian gaur goizean egiaztatu du arriskuak daudela, larriagotu diren egiaztatzearekin batera asteartea, 2019.eko urtarrilak 8


Teknikariek egindako txostenaren arabera, instalazio elektrikoak legez kontrako krokadura du fatxadan banaketa-konpainiaren kable bihurritura


Nafarroako Gobernuak iritzi publikoari jakinarazi behar dio abenduaren amaiera aldera jakin zuela Marques de Rozalejoko Jauregia izeneko eraikineko auzokoen bitartez, eraikinaren barruan obra-zaratak entzuten zirela. Datu hori kezkagarritzat jo zen, obrak medio bertan daudenak arriskuan jartzeko aukera baitzegoen eta higiezinean babestutako elementuetan eta/edo alboko eraikinetan kalteak eragin.

Hori dela-eta, urtarrilaren 2an, Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiari baimen judiziala eskatu zioten (bertan jarraitzen dute 2181/2017 Delitu Arinen gaineko epaiketa) eraikinean sartzeko Foruzaingoko agenteak nahiz Ondare Zerbitzuak izendatutako teknikariak, auzotarrek emandako informazioak egiazkoak ziren ala ez egiaztatzeko; hau da, barruan obra-motaren bat egiten ari zirela, eta, hala behar izanez gero, egiten ari litezkeen obra horien irismena eta ondorioak zehazteko.

Aipatu Epaitegiak emandako Autoaren bitartez, Marques de Rozalejoren barrura sartzeko baimena eman zitzaien Ikerketa Kriminaleko Arloko eta Foruzaingoko Informazio Dibisioko agenteei, Ondare Zerbitzuak izendatutako teknikariekin batera, eskatutakoa ikuskatzearren, eta arrisku horiek kentzeko edo subsidiarioki gutxiagotzeko beharrezko neurriak hartzeko asmoarekin. Halaber, Autoan esaten zen Nafarroako Gobernuak behar bezalako prebentzio pertsonalak eta materialak hartu behar zituela, betearazteko neurri horiek denboran zehar mantentzea bermatzearren.

Gaur goizean eraikinera sartu dira, eta bertan ez zegoen inor.

Teknikariek txostena egin dute, eta honi gehitu zaio kopia. Txostena dagoeneko aurkeztu dute 4. Instrukzio Epaitegian, eta Iruñeko Udaleko alkateari ere igorri diote.

Une honetan, teknikariak higiezinaren egoera aztertzeko ikuskapen zehatzagoa egiten ari dira, eta horren emaitzaren eta dagozkien jardueren berri emango dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa