(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Indarrean sartu da mendekotasuna duten pertsonentzako zaintzaile profesionalak kontratatzeko laguntzei % 45 eta % 140 bitarteko igoera ezarri dien Foru Agindua asteazkena, 2019.eko urtarrilak 9


Mendekotasun egoeran dauden 3.000 pertsona inguru profitatu ahalko dira laguntza berriaz datozen bi urteotan, 6 milioi euroko kostu gehigarria tarteko


Eskubide Sozialetako Departamentuak laguntza ekonomiko berri bat onartu du mendekotasun egoeran dauden pertsonen beharrak artatzeko zerbitzu edo pertsona baten kontratazioa ordaintzen laguntzeko, pertsona horiek ohiko bizitokian egoteko aukera izan dezaten. Abenduaren 28an, ostiralez, argitaratutako Eskubide Sozialetako lehendakariordearen abenduaren 19ko 476/2018 Foru Aginduak arautu ditu laguntzaren baldintza berriak, onuradunari zein zaintzaile profesionalari dagozkien betekizunak zehazteaz gain.

Laguntza berri hauen gutxieneko eta gehieneko zenbatekoek % 45 eta % 140 bitarteko gehikuntza izanen dute aurreko zenbatekoekin alderatuta. Mendekotasun egoeran dauden 3.000 pertsona inguru profitatu ahalko dira neurri honetaz datozen urteotan, 6 milioi euroko kostu gehigarria tarteko.

Laguntzaren ezaugarriak

Laguntza honen bitartez, mendekotasun egoeran dagoen pertsonari zaintzaile profesionalek nahiz etxeko arretarako enpresek emandako zerbitzuaren ondoriozko gastuak estali nahi dira, betiere pertsona horiek ohiko ingurunean bizitzeko aukera erraztuz eta luzatuz, hala nahi baldin badute.

Laguntzaren diru kopurua erabiltzailearen mendekotasun mailaren arabera eta gaitasun ekonomikoaren arabera zehaztuko da, etxeko zainketetarako laguntza ekonomikoa kalkulatzeko egiten den bezala. Mendekotasun handiko kalifikazio duten pertsonen kasuan, gehieneko zenbatekoa 542,85 eurotik 786 eurora igoko da, eta gutxienekoa 361,16 eurora egungo 249,44 euroen aldean. Mendekotasun larria duten pertsonen kasuan, gehieneko zenbatekoa 622 eurokoa izango da egungo 407,21 euroko zenbatekoaren aldean, eta gutxienekoa 274,92 eurokoa izango da egungo 180 euroko aren aldean. Azkenik, mendekotasun moderatua duten pertsonen kasuan, gehieneko zenbatekoa 312 eurokoa izango da eta gutxienekoa 144 eurokoa hilean, egun dauden 180 eta 60 euroko gehieneko eta gutxieneko zenbatekoen aldean.

Egun indarrean dauden etxeko zainketetarako laguntza ekonomikoei dagokienez, laguntza berriek % 45eko igoera ekarriko dute mendekotasun handiko egoeran dauden pertsonen kasuan, % 53koa mendekotasuna larria denean, eta % 73 eta % 140 bitartekoa mendekotasun moderatuaren kasuan.

Zaintzaile profesionalak kontratatzeko laguntza eguneko zentroaren zerbitzuarekin bateragarria izango da, baita urteko hilabete batean, jarraian nahiz zatika, egoitza bateko aldi baterako egonaldiarekin, autonomia pertsonalari buruzko prebentzio eta sustapen zerbitzuekin, eta Mendekotasun Legean mendekotasun-maila bakoitzerako zehaztutako etxez etxeko udal arreta zerbitzuaren gutxieneko egonaldiarekin ere.

Kalkuluen arabera, datozen bi urteotan, gutxienez 2.700 pertsona profitatuko dira prestazio berriaz. Datozen bi urteotan, laguntzen igoerak 6 milioi euroko kostu gehigarria izango duela kalkulatu da, eta bi laguntza motei zuzendutako guztizko aurrekontuaren hazkundea 12,5 milioi eurokoa izango da bi urte horietan, erabiltzaileen kopuruan aurreikusi den igoeraren eraginez, 780 erabiltze gehiago urte bakoitzeko.

Sarbiderako baldintzak eta prestazioaren eskaera

Pertsona onuradunak honako baldintza hauek bete beharko ditu laguntzaz profitatatzeko:

- Mendekotasun egoera aitortua izatea, edozein mailatan.

- Egoitza batean etengabe sartuta ez egotea.

- Etxean arreta profesionaleko zainketak jasotzea eguneroko bizimoduko oinarrizko jarduerak edo jarduera instrumentalak garatu ahal izateko.

- Zerbitzua jasotzeko kontratua dagoela egiaztatzea, hilean 80 orduz gutxienez mendekotasun handia edo mendekotasun larria duten pertsonen kasuan, edota hilean 60 orduz mendekotasun moderatua dutenen kasuan.

- PAGNAri zein oinarrizko gizarte zerbitzuei eta dagozkien osasun zentroei baimena ematea, etxean beharrezko esku-hartze teknikoak egin ditzaten, arreta benetan ematen ari dela eta pertsonaren beharretara egokitzen dela egiaztatzeko.

Aldiz, zainketak ematen dituen pertsonak edo enpresak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

- 18 urte edo gehiago izatea eta Estatu espainiarrean legearen barruan bizitzea.

- Prestazio ekonomikoaren titularrarekin ahaidetasunezko loturarik ez izatea (arauan zehaztutakoaren arabera).

- Gizarte Segurantzako afiliazio, alta eta kotizazioari buruzko baldintzak betetzea, indarrean dagoen araudiaren arabera.

- Etxeko laguntzarako laguntzaileei eskatzen zaien kualifikazio profesionala izatea, Mendekotasunaren Autonomia eta Arretarako Lurralde Kontseiluak 2008ko azaroaren 27an onartu eta 2017ko urriaren 19an aldatu zuen Akordioan zehaztutakoaren arabera.

- Etxeko arretarako enpresek Gizarte Zerbitzuen Erregistroan inskribatuta egon behar dute, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean aurreikusitakoaren arabera.

Etxeko laguntzarako zaintzaile bezala lan egin arren eskatutako kualifikazio profesionala ez duten pertsonek salbuespenezko edo behin-behineko gaikuntza eskatu ahalko dute, Mendekotasunaren Autonomia eta Arretarako Lurralde Kontseiluaren 2017ko urriaren 19ko Akordioan arautatu dagoen bezala, bertan eskatzen diren esperientzia eta/edo prestakuntzari buruzko baldintzak betetzen baldin badituzte. Eskaera Eskubide Sozialetako Departamentuan aurkeztu behar dute, fitxa honen bitartez.

Bestalde, laguntza hau jaso nahi duten pertsonek Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskatu beharko du, zaintzailearen lan-kontratua eta kualifikazio profesionalaren agiria erantsiz (etxeko laguntzarako laguntzailearen titulazioa edo baliokidea, edo gaikuntza).

Arreta soziosanitarioko 44 ikastaro, 660 plaza guztira

Mendeko pertsonei eta zaintzaileei laguntzeko laguntza berri hauei dagokienez, Nafar Lansarek 44 ikastaro eskainiko ditu; horietatik 27  langabeei (422 plaza) eta 17, landunei (238 plaza), honela banatuta:

Langabeei eskainiak:

- 11 ikastaro Iruñean: 8, lehenengo seihilekoan eta 3, bigarrenean.
- 6 ikastaro Lizarran: 4, lehenengo seihilekoan eta 2, bigarrenean.
- 6 ikastaro Tuteran: 5, lehenengo seihilekoan, eta bat, bigarrenean.
- 4 ikastaro Tafallan: laurak lehenengo seihilekoan.

Landunei eskainiak:

- 12 ikastaro Iruñean
- 4 ikastaro Tuteran
- Ikastaro bat Azkoienen

 


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa