Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hauxe da Nafarroako Gobernuaren 2019ko Neguko Bidezaintza Planaren barruan antolatu den lehendabiziko mobilizazio garrantzitsua
Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko 37 makina ere mobilizatuko ditu gaur, asteazkena, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, tenperaturetan nahiz elur-kotan iragarri den jaitsiera orokorraren ondorioz izotz plakak ez sortzeko prebentzio lanak egin ditzaten. Elurra egiteko aukera arras txikia bada ere, errepideetan sor daitezkeen izotz plaken kariaz kontu handiz ibiltzea eta ondorengo gomendioak kontuan hartzea aholkatu du.
Zehazkiago esanda, mobilizatutako ekipoak alertan egonen dira Pirinioetako ibarretan, Lizarrerrian, Leitzarango, Sakanako eta A-1 (Etxegaratetik) autobideetako lotuneetan, Irurtzun aldean, Nafarroako ipar-mendebaldeko eskualdeetan, Iruñerrian, Tafallan eta Tuteran so daitezkeen gorabeherak artatzeko. Donejakue Bideko nahiz Pirinioko autobideen enpresa kontzesiodunek eta AP-15 autobidearenak ere beraien makinak gehituko dizkiote dispositibo honi bide guztietan ibilgailuen joan-etorri egokiak bermatzeko.
Gaurkoa da, neguko giroaren eraginez errepideetan gerta daitezkeen gorabeherak artatzeko abiarazi den garrantzi handiko lehendabiziko mobilizazioa, Nafarroako Errepide Sareko 2018/2019ko Neguko Planean ezarritakoaren harira.
Agiri horretan aurreikusita dagoenez, 314 pertsona ere bidera daitezke, Nafarroako Gobernuko langileak zein errepideak kontserbatzeko kontratuei atxikitakoak, neguko kanpainarako. Planak elurra kentzeko ehun makina ere barne dituen dispositiboa aurreikusia du, eta horiei gehitu behar zaizkie AP-15 zein A-12 eta A-21 autobideetako enpresa kontzesiodunen ekipoak, baita Nafarroako toki erakundeenak ere.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen