(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan gripeak gora egin du urteko lehen egunetan, beste 705 kasu egon baitira asteazkena, 2019.eko urtarrilak 9


Ia-ia hirukoiztu egin da intzidentzia-tasa 2018ko azken astetik hona, 100.000 biztanleko 41,3 kasu izatetik 110,7 kasu izatera igaro baita


Nafarroan gripeak nabarmen egin du gora urteko lehen egunetan, 705 kasu berri egon baitira, 2018ko azken asteko 263 kasuren aurrean, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egindako azken txostenaren arabera. Ia-ia hirukoiztu egin da intzidentzia, 100.000 biztanleko 110 kasu izatera iritsi da-eta.

Eremuak kontuan hartuta, igoerarik esanguratsuena Lizarra aldean gertatu da, 100.000 biztanleko 15,8 kasutatik 101 kasura igaro baita. Tasarik altuena Iruñako eremuan izan da, 100.000 biztanleko 121 kasurekin, eta baxuena Tuteran, 87 kasurekin.

Denboraldi horretan, epidemiak eragin handiagoa izan du heldu gazteengan; 65 urtetik gorakoengan, aldiz, kasu gutxiago erregistratu dira. Guztira, denboraldi horretan 1.694 pertsona gaixotu dira, eta 34 gaixo ospitaleratu dira, horietako 21 azken aste honetan.

Birus zirkulatzaileari dagokionean, Lehen Arretan diagnostikatutako kasuak kontuan hartuta, A (H1N1) birusa da nagusi (%84), A(H3N2) birusaren aurrean (%16). Kopuru hori ez da horrela gripearekin ospitaleratutako kasuetan, %59a A(H1N1) gripearenak baitira, %38a A(H3N2) gripearenak eta %3 B birusarenak.

Asistentzia-jarduera datorren asteetan gehitzea aurreikusten da, eta igoera handiagoa izatea haurrengan, eskolara itzultzearen ondorioz.

Bestalde, arnas birus sintzitialaren zirkulazio biziak jarraitzen du, jaisten doan arren, 24 kasurekin; gehienak 2 urtetik beherakoak dira, bronkiolitisa izan eta ospitaleko arreta behar dutenak, nahiz eta ospitaleratuta dauden adinekoengan ere kasuak egiaztatu diren.

Prebentzioaren garrantzia

Ahal den neurrian gripea hedatzea saihestearren, NOPLOIk gomendatzen du, txertatzeaz gain, arnas sintomak dituzten pertsonekin kontaktuan ez egotea eta oinarrizko higiene-neurriak hartzea: doministiku egitean estaltzea, eskuak maiz-maiz garbitzea, e.a. Saihestu ezin bada, gaixoak eta inguruko pertsonek maskara kirurgikoa erabil dezakete gutxiago kutsatzeko.

Osasunak gogoratzen du gripearen prozesuan garrantzitsuena norberak bere burua zaintzea dela. Zalantzen aurrean, herritarrek arreta jaso dezakete Osasun Kontseiluko Erizaintza Zerbitzuaren bitartez, bai online eran (consejosalud@navarra.es) edota 948 290 290 telefonora deituta. Bertan, erizaintzako langile espezializatuek osasun-arazoen aurrean jarduteko modurik egokiena edo gaixotasunaren edo tratamenduaren inguruko zalantza ohikoenen erantzunak ematen dituzte. Asteko lanegunetan, 14:30etik 21:30era eskaintzen dute arreta eta asteburuetan, 8:00etatik 22:00etara.

Halaber, konplikazioen edo pertsona ahulen kasuan, ohiko osasun-zentrora joatea gomendatzen dute (edo ospitalez kanpoko larrialdietara, osasun-zentroetako ohiko arreta-ordutegitik kanpo izanez gero). Ospitaleko larrialdietara kasurik larrienetan joan behar da.  

Horrez gain, Nafarroa Osasuna Atariak herritarrei zuzendutako orrialde bat du, “DENA GRIPEARI BURUZ” izenekoa, eta, gripeari eta prebentzioari buruzko datu orokorrak emateaz gain, katarroak eta gripeak zaintzeko aholkuak dituen hedapen-materiala, zaintza epidemiologikoaren inguruko txostenak eta sintomak autoebaluatzeko galdetegia aurkitzen dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa